Huescako euskara
Huescako probintzia eta Huesca hiriburuan bertan XIV. eta XVI. mendeetan euskaraz mintzatzen zela baieztatzeko, gaur egun arte iritsi diren leku izenez gain zenbait agiri historiko ere badaude. XIV. mendean jada mintzatzen bazen, aurreko mendeetan ere mintzatzen zela suposatu dezakegu. Gugana ailegatu den eta euskaraz mintzatzen zela adierazten duen mende horretako agiri bakarra 1349koa da. Gainera, Jaca udalerritik hurbil dagoen eta Antso III.a Nagusia iruindar erregeak sortutako San Juan de la Peña monasterioan topatutako kartularioa ere aipagarria da, honetan euskal leku izen ugari agertzen dira, eta 1963an Antonio Ubieto Arteta historialariak idatzitako "San Juan de la Peñako kartularioa" idazlanaren 2. bilduma agertzen da.
Monasterio horretan aurkitutako agirietako zenbait hitzen arabera, baliteke Ramiro I.a Aragoikoa eta Antso Ramiritz erregeak euskaldunak izatea, "osaba" eta "eitan" (aita) bezalako hitzen erabilpenan oinarrituz, baina topatutako XI. mendeko agirietan eskualdeko jaun edo agintari titulutzat erabiltzen da ("eitán Jimeno Garcés, senior de Sos, Boltaña y Uncastillo").
Jada XVII. mendean, Arnaut Oihenart euskal historialariak, 1638-1659 artean Parisen argitaratutako bere "Notitia Utrisque Vasconiae tum Ibericae tum Aquitanicae" idazlanean, euskara Jazetania osoan ere mintzatzen zela baieztatu zuen, eta hizkuntza hau mintzatzen zen beste eskualde bat bezala aipatu.
« | vasconum populi: citra Pyrenaeum sunt navarri, iaccenses, alavenses, ipvscvates y biscaini; ultra Pyrenaeum gascones y vasci. | » |
Zendutako Bixente Latiegi gipuzkoar hizkuntzalariak (+, Gasteiz, 2005eko ekainaren 26a), XIV. mendean Huescako kaleetan mintzatutako euskara aragoiar gerlarien eta beren familietan jatorria izango zuela baieztatu zuen, 1096an Petri I.a Sanoitz erregearen agindupean musulmanei hiria kendu zietenak. Huesca probintziako iparraldeko mendi herrietan antzineuskara asko eta zabal mintzatzen zela ez dugu ahaztu behar, hortaz teoria horrek egia izateko nahiko itxura badu.
Bixente Latiegi Huescako artxiboan euskaraz idatzitako agiri bakar bat ere gelditu ez izana kexu zen, honela Huescako probintzian zein euskalkitan mintzatzen ziren jakitea ezinezkoa baita. Dena den, ekialdeko euskalkiren bat mintzatzen zutelako susmoa bada, orain gutxi desagertutako erronkarieraren sustrai berekoa.
XIX. mendearen hasieran, 1792-1793ko lehen Frantziar Errepublikar Gobernuko Justizia ministroa zen Dominique Joseph Garat lapurtarrak Napoleon Bonaparte berari Huescako probintziaren iparraldean Nafarroatik hasi eta Kataluniako mugaraino euskararen euskalki bat mintzatzen zela jakinarazi zion.
Huescan idatzitako agiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1955ean Huescan zendutako Ricardo del Arco y Garay espainiar historialariak, dirudienez, Huescako Artxiboko langile bezala, 1913. urtean 1349an Huesca hiriko merkatuan euskaraz nahiz hebreeraz eta arabieraz mintzatzearen debeku agiri bat topatu zuen.
« | Item muyl corredor nonsia usado que faga mercaderia ninguna que compre nin venda entre ningunas personas, faulando en algarabía ni en abraych nin en basquenç: et qui lo fara pague por coto XXX sol. Anyo 1349. | » |
Leku izenak Ansó haranean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juan Carlos López-Mugartza (Zaragoza, 1961) nafar historialaria eta EHUko filologia lizentziatuak "Erronkari eta Ansoko toponimiaz" doktoretza tesian dioenaren arabera[1], XVI. mende ingururarte Ekialdeko Euskara Ansón ere mintzatuko omen zen. Ondorio horretarako iristeko euskal leku izenen protzetajearen egiaztaketan oinarritutako teknika erabili zuen, honetan horien %100ak toki horretan hizkuntza bizirik zegoenaren adierazle litzateke, protzentajea %60-70ekoa denean euskararen erabilera 1870eko hamarkada aldera datatzen da.
López Mugartzako bildutako Ansóko leku izenen artean honakoak daude:
ACHART / AGORRETA / AINZATE / AIZAGORRIA / ALANO / ANDADERRA / ANDREGIA / ANSABERA / APABURUA / APALIROA / ARANDARI / ARANDE / ARANDI / ARANNA / ARBIDIA / ARCAYOLA / ARGUIBELA / ARRACONA / ARRE / ARRIGO / ARROMENDIA / ARRUZQUIA / ARSABELA / ARTAPARRETA / ARTOSA / ARTXINTXA / ASPE / ASTANES / AUNZATE / AURRIETA / AYENZAL / AYERNA / AZTAPARRETA / BAKUETA / BELEZKARRA / BERRICHO / BOARAL DE ZURIZA / BURGUIA / CARREGUIA / CENIOCHA / COBIERTO DE LEYNSOLA / COLLADO ABIZONDO / ÇUBERRIA / CUBILARROLA / CUCHET DE GARAY / CHIVARNÉ / ELURRIAGA / ERROMENDIA / ESLICEA / EZCURRA / EZKAURRI / EZPELA / EZPILDOYA / GAMOETA / TXIKEA / GARAI / GARATEA / GORRIA / GORRINÇA SOROA / GRADAS DEL PUENTE DE ZUBERRIA / HORDOQUI / IDOYA / IDOIA / INCEA / INTZEA / INZA / INTZA / IZAGORRIA / IZARRA / KARREGIA / KINBOA / LACARREGIA / LANDADERRA / LANDETA / LAPARRA / LAPIZA / LARRA / LARRAILLE / LARRAZA / LARRERIA / LINZARRA / LINZOA / LIZAPEA / LOIQUEA / LORDOQUI / LURRIAGA / MENDIBER / MUZURGUEA / NARANCOA / ORDOKI / OSOBIA / OZA / QUIMBOA / ROSPEDEA / ROZPEDEA / RUZQUIA / RUSQUIA / SALGOA / SAYESTICO / SAYOLA / SOASQUÍ / TURRIETA / TXAMANTXOIA / TXIKEA / TXIPETA / ULLIRREGUIA / URRIA / URRIAGUETA / URRISTI / URRISTE / USARNA / USOBIA / XAMAR / ZAPATAIN
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarari buruzko artikuluak |
| |||||||
Egizu klik euskalki bakoitzaren lurraldean haren orrialdera joateko.
|