Edukira joan

Herbeheretar Inperioa

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Herbeheretar Inperioa
Nederlandse koloniën
1648 – 1975
Errepublika (1648-1795); Monarkia (1795-1975)
bandera

armarria

Geografia
HiriburuakHaga (1648-1814); Amsterdam (1814-1975)
Ekonomia
DiruaNederlandse gulden
Kultura
Hizkuntza(k)Nederlandera
ErlijioaKatolikoa eta Kalbindarra
Historia

Herbeheretar Inperioa itsasoz bestaldean herrialde horrek kontrolatutako lurraldeek osatu zuten XVII. mendetik XX.era. Oso lotuta egon zen merkataritzaren helburuekin eta itsasoan herbeheretarrek azaldutako trebeziarekin. Halaber, Willem Barents eta Abel Tasman moduko esploratzaileek bide berriak zabaldu zituzten.

XVI. eta XVII. mendeak Urrezko Garaia izan ziren, baina boterea galdu zuten Britainiar Inperioaren mesedeetan Frantziako armadak Herbehereak okupatu zituenetik XVIII. mendearen amaieran.

Gaur egun, Holandarren Antillak eta Aruba diren kolonien hondarrak metropoliarekin batuta daudeHerbehereetako Erresumaren izenarekin.

Espainiar Inperioaren menpe, Hamazazpi Probintzien barruan egon zen lurraldea 1581 arte, askapen prozesua hasi zutenean eta hamarkada batzuk geroago espainiarrengandik azkenik indepentzia 1648an lortu arte.

Herbehereetako Errepublika sortu aurretik merkataritzan eta nabigazioan tradizio handia erakutsi zuten bertako biztanleek historikoki Europa mailan, baina XVI. mendearen amaieran euren jarduera Amerikarantz zabaldu zen alde batetik, eta bestetik Afrika eta Asiarantz, espezien negozioen bila. Norabide horretan Portugaldar Inperioa aurkari topatu zuten eta bien arteko gerra piztu zen.

Urrezko Garaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herbeheretar Indiako Ekialdearen Konpainia (Verenigde Oost-Indische Compagnie) 1602an abiatu zuten, eta han egindako jarduera ekonomiko handiak Herberetar Ekialdeko Indiak izeneko lurraldea sortzera eraman zuen (18001942), gaur egungo Indonesia dagoen tokian.

Asiarako bidean, gaurko Hegoafrikako hegoaldean kolonoak hasi ziren finkatzen, boer izenekoak, afrikaans hizkuntza garatu zutena, nederlanderaren aldaera hain zuzen ere.

Bitartean, Hego Amerikako iparraldeko kostaldean ("Mendebaldeko Indiak") hainbat kolonia ezarri zituzten XVII. mendean gaurko Brasilen eta Antilletan, gaurko Surinam gune nagusia izanda.

Ipar Amerikan azkenik Hudson ibaiaren inguruan ibili ziren, "Amsterdam Berria" 1625ean sortuz gaur egungo New York hirian.

Napoleon Bonaparteren osteko urteetan gainbehera etorri zen, Ekialdeko Indietan zabalkuntza garai oparoa gertatzen ari zen bitartean, Asiako hego-ekialdean.

Bitartean, Boerren Gerrak piztu ziren herbeheretar eta ondorengoak britainiarrekin aurka, bigarrenek irabazi zituztenak, XIX. mendearen amaieran.

Deskolonizazio prozesua 1942an hasi zen, Bigarren Mundu Gerrarekin batera, eta azkenean Indonesiak (1949) eta Surinamek (1975)independentzia eskuratu zuten.

Menpean izandako lurraldeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]