Edukira joan

Haploide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zelula haploideak bikoterik gabeko kromosomak ditu


Zelula haploideak (n) kromosoma bakoitzaren ale bakarra dutenak dira. Zelula diploideak (2n), aldiz, kromosoma bakoitzaren bi kopia dituzte.

Espermatozoide eta obulu bezalako ugaltze-zelulak (gametoak) haploideak dira. Gizakian, zelula horiek 23 kromosoma dituzte, zelula somatikoen zenbaki diploidea 46koa den bitartean. Meiosian galtzen dute gametoek kromosoma bakoitzaren bikotea. Ernalketa prozesuan bi gameto elkartzen direnean sortutako zigotoa diploidea da (2n), hots, 23 kromosoma-bikote (23 x 2) ditu.


Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]