Gene Vincent
Gene Vincent | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Vincent Eugene Craddock |
Jaiotza | Norfolk, 1935eko otsailaren 11 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Newhall (en) , 1971ko urriaren 12a (36 urte) |
Hobiratze lekua | Kalifornia |
Heriotza modua | : ultzera |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea, abeslaria, egile abeslaria, rockabilly musician (en) eta musika-talde gidaria |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Gene Vincent & His Blue Caps |
Izengoitia(k) | Gene Vincent |
Genero artistikoa | Rockabillya countrya |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Apex Capitol Records Challenge Dandelion |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada |
Parte hartutako gatazkak | Koreako Gerra |
rockabillyhall.com… | |
|
Vincent Eugene Craddock, Gene Vincent izenez ezaguna (Norfolk, Virginia, 1935eko otsailaren 11 – Newhall, Santa Clarita, Kalifornia, 1971ko urriaren 12a) estatubatuar musikaria izan zen, rock and rollaren eta rockabillyaren aitzindarietako bat.
17 urterekin eskola utzi eta Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadan sartu zen, baina bere hanka zauritu zuen moto-istripu batek eragotzi zion itsas armadan jarraitzea. Berehala "Gene Vincent and His Blue Caps" izeneko musikaria taldea sortu zen eta Virginiako klubetan jotzen hasi zen. 1956an "Be-Pop-A-Lula" arrakasta handia konposatu zuen. 1957an beste arrakasta bat izan zuten "Lotta Lovin" abestiarekin, baina bakar batek ere ez zuen "Be-Pop-A-Lula" gainditu. Mundu osoan zehar birak egin zituen bere taldearekin eta beste artista batzuekin, 1971n hil zen arte.
Ian Duryk 1976an omendu zuen "Sweet Gene" abestiarekin eta Stray Cats taldeak Gene eta Eddie Cochran omendu zituen "Gene and Eddie" abestian.