Gas natural
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Gas naturala gehienbat metanoz osatutako gasa da. Sarritan beste erregai fosil batzuekin elkarrekin agertzen da, eta organismo metanogenikoek ekoizten dute padura, zingira eta zabortegietan. Erregai-iturri garrantzitsua da, baita ongarriak sortzeko lehengaia ere. Berotegi-efektuko gas indartsua da. Gas naturala ekonomiaren sektore guztietan erabiltze da, baita etxea eta kalean.
Erregai modura erabili baino lehen, gas naturala prozesatu egin behar da metanoa ez den beste edozein material kentzeko. Prozesu honen azpiproduktuak etanoa, propanoa, butanoa, pentanoak eta pisu molekular handiagoko hidrokarburoak, sufrea, karbono dioxidoa, ur-lurruna eta zenbaitetan helioa eta nitrogenoa dira.
Gas naturala erregaia da eta 10.000 kilokaloria inguru sortzen ditu metro kubiko bakoitzeko. Gas naturala petrolio meatoki bati lotuta egoten da batzuetan, baina poltsa independenteetan ere egon daiteke. Metanoz osatuta dago batez eren baina CO2-a, hidrogenoa eta sufrea ere baditu. Gasaren bero ahalmena bestelako petroliotik eratorritako produkturena baino altuagoa da, gainera ez du kerik sortzen, erregai solido eta likidorik gehienak sortzen duten bezala. Garraiatzeko eta biltzeko oso zaila denez ez da asko erabiltzen beste batzuekin konparatuta industria arloan. Gasa gasbideak erabiliz eramaten da meatokietatik kontsumo guneetara. Ozeanotik garraiatzeko gasa tenperatura txikian eta presio handian likido egoeran garraiatzen da metxeroetan bezala (−82 ºC eta 45 atm). Horrela gasaren bolumena 600 bider txikitzen da.
Gas naturalaren erreserbak mundu mailan hauek dira: Frantzia (%4), Peru (%4), Trinidad eta Tobago (%6), Nigeria (%8), Qatar (%9), Norvegia (%12), Aljeria (%55) eta beste batzuk (%1).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |