Friedrich L. Bauer
Friedrich Ludwig "Fritz" Bauer (1924ko ekainaren 10a – 2015eko martxoaren 26a) konputazioaren zientzietan aintzindari izan zen, eta irakasle Municheko Teknologia Unibertsitatean. Software ingeniaritza terminoa plazaratu zuen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bauerrek bere Abitur 1942an lortu zuen eta Wehrmatchean zerbitzatu zuen Bigarren Mundu Gerran, 1943tik 1945era arte. 1946tik 1950era matematika eta fisika teorikoa ikasi zituen Municheko Unibertsitatean. Bauerrek filosofia doktoretza lortu zuen bere Gruppentheoretische Untersuchungen zur Theorie der Spinwellengleichungen lanagatik 1952an, Fritz Bopp fisiko teorikoaren ikuskapenarekin. 1954an Municheko Teknologia Unibetsitatean unibertsitateak ematen duen titulu gorena lortu zuen bere Über quadratisch konvergente Iterationsverfahren zur Lösung von algebraischen Gleichungen und Eigenwertproblemen tesiari esker. Municheko Unibertsitatean Privatdozent edo P.D. tituluaz irakatsi ondoren, extraordinary professor izatera pasa zen Mainzko Uniertsitatean matematika aplikatuak irakasten. 1963tik aurrera matematikak eta 1972tik informatika irakasten egin zuen lan Municheko Teknologia Unibetsitatean, 1989an erretiratu zen arte.[1]
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bauerren hasierako lanak bereziki konputazio-makinaria sortzean izan ziren (STANISLAUS konputagailua adibidez)[2]. Bera izan zen lehena gaur egun hainbeste erabiltzen den Pila terminoa proposatzen informatika munduan.
Bauer ALGOL 58[3] eta honen ondorengo ALGOL 60[4] Programazio Inperatiboak garatu zituen komitearen parte izan zen, gaur egungo programazio inperatiboaren aurrekari liratekeenak. ALGOL 58 sortzeko Bauer Matematika Aplikatuen eta Mekanikoen Elkartean (GAMM) zegoen, zeinek Association for Computing Machinery (ACM) elkartearekin egin zuen lan. ALGOL 60 sortzean, Informazioaren Prozesamendurako Nazioarteko Federazioaren (IFIP) IFIP Working Group 2.1 taldearen[4] parte izan zen, ALGOL 58 eta ALGOL 60ren mantentze-lana eta euskarria bermatzen duena.[5]
Bauer aktore garrantzitsua izan zen unibertsitate alemaniarretan informatika irakasgai independente bezala garatzeko, honen aurretik matematiken barruan irakasten zelarik. 1967 Bauerrek berak eman zuen informatika irakasgaiko lehen lekzioa Municheko Teknologia Unibertsitatean, Informazio Prozesaketa izenburuarekin. 1972 urterako informatika irakasgai independente bihurtu zen, eta 1992 Informatika Saila sortu zen unibertsitatean, Matematika Sailetik bananduz.[6]
1968an software ingeniaritza terminoa sortu zuen, informatika diziplina propioa bilakatu dena eta oso erabilia izan dena sorreratik.
Bere erakarpen zientifikoak oso zabalak izan ziren, Zenbakizko Analisian (Bauer-Fike teorema), lengoaia informatikoen itzulera eta interpretaziorako fundamentuak, programen garapenaren sistema, bereziki programen transformaziorako metodoetan egin zuen lana. CIP-S sistemak eta CIP-L lengoaiak bere lanak izan ziren. Kriptologiaren inguruko liburu oso errespetatua idatzi zuen, Decrypted Secrets.
Doktoregoa lantzen ari ziren 39 ikasleren tutore izan zen, haien artean Rudolf Berghammer, Manfred Broy, David Gries, Manfred Paul, Gerhard Seegmüller, Josef Stoer, Peter Wynn, eta Christoph Zenger.
Friedrich Bauer Alemaniako Informatika Elkartea sortu zuten 19 parteideetako bat izan zen.[7] Informatik Spektrumen editorea izan zen 1978an sortu zenetik, eta kargu horri eutsi zion hil zen arte.[8]
Friedrich Bauerrek hiru seme eta bi alaba izan zituen, Hildegard Bauer-Voggekin ezkonduta.
Software ingeniaritza definizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bauer Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearen (NATO) Alemaniar Ordezkariaren laguna zen. 1967an, 'Software krisia' eztabaidatzen ari zirelarik, Bauerrek 'Software ingeniaritza' hitza iradoki zuen, arazoa eta konponbidea ulertzeko modu gisa.[9]
1972 urtean Bauerrek honakoa argitaratu zuen software ingenieritzaren inguruan:
"Establishment and use of sound engineerin principles to economically obtain software that is reliable and works on real machines efficiently."[10]
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1992 urtetik aurrera Municheko Teknologia Unibertsitateak Friedrich L. Bauer saria ematen du informatika arloan egindako ekarpenengatik.
2014an Municheko Teknologia Unibertsitateak informatikako aula handiena harengatik izendatu zuten.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1944: Iron Crossbigarren mailan
- 1968: Zientzien Bavariar Akademiako kidematematika eta zientzia arloan
- 1971: Bavarian Order of Merit
- 1978: Wilhem Exner Medal (Austria)[11]
- 1982: Federal Merit Cross lehen klasean
- 1984: Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademiako kide
- 1986: Bavarian Maximilian Order for Science and Art
- 1987: Informatika Elkarteko ohorezko kide
- 1988: Informatikan pionero saria
- 1988:Alemaniar Museoko Ohorezko Urrezko Eraztuna
- 1997: Heinz-Maier-Leibnitz saria Municheko Teknologia Unibertsitateak
- 1998: Austriako zientzia akademiako kide
- 2002: Deutsches Museumeko ohorezko kide
- 2004: Zilarrezko domina meritura Bavarian Academy of Sciencesen
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Verzeichnis der Professorinnen und Professoren der Universität Mainz". Gutenberg Biographics (alemanieraz). Johannes Gutenberg-Universität Mainz. Berreskuratua: 2017-02-16.
- ↑ Hashigen, Ulf; Keil-Slawik, Reinhard [alemanieraz]; Norberg, Arthur Lawrence, eds. (2002). History of Computing: Software Issues. Berlin Heidelberg New York: Springer-Verlag. pp. 15–16. ISBN 978-3-642-07653-4.
- ↑ Perlis, Alan Jay (1981). "Talk on Computing in the Fifties". ACM National Conference. Nashville, Tennessee. Los Alamito, California, 1995: (Transcript in J. A. N. Lee (ed.), Computer Pioneers, IEEE Computer Society Press. pp. 545–556.
- ↑ a b Jeuring, Johan; Meertens, Lambert; Guttmann, Walter (2016-08-17). "Profile of IFIP Working Group 2.1". Foswiki. Berreskuratua: 2020-09-07.
- ↑ Swierstra, S. Doaitse; Gibbons, Jeremy; Meertens, Lambert (2011-03-02). "ScopeEtc: IFIP21: Foswiki". Foswiki. Berreskuratua: 2020-09-07.
- ↑ "History". TUM Department of Informatics. Retrieved 2020-12-22.
- ↑ Fritz Krückeberg [de]: Die Geschichte der GI, p. 14; 2nd edition, November 2001, Gesellschaft für Informatik. [1]. Berreskuratua: 9 February 2021
- ↑ Informatik Spektrum Volume 38, Issue 2, April 2015: Imprint Page A4
- ↑ MacKenzie, Donald (2001). Mechanizing Proof: Computing, Risk, and Trust. Cambridge: MIT Press. pp. 34–36. ISBN 0-262-13393-8.
- ↑ Bauer, Friedrich Ludwig (1972). "Software Engineering". Information Processing. p. 71.
- ↑ Editor, ÖGV. (2015). Wilhelm Exner Medal. Austrian Trade Association. ÖGV. Austria.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Friedrich L. Bauerekin ezkarrizketa, Charles Babbage Institutuan, Minnesotako Unibertsitatean.
- Friedrich L. Baueren argazkia (Brian Randellen eskutik)
- Bauer Rutishauseri buruz ETH Zurich sinposioan, 2022an.
- Friedrich L. Bauer Mathematics Genealogy Project proiektuan.
- Egilearen profila zbMATH datu basean.