Florentzio Bustintza
Florentzio Bustintza | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Liverpool, 1902ko azaroaren 7a | ||
Herrialdea | Espainia Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) | ||
Heriotza | Madril, 1982ko urtarrilaren 10a (79 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Madrilgo Unibertsitatea Genevako Unibertsitatea Instituto Cardenal Cisneros (en) | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | farmazialaria, unibertsitateko irakaslea eta biokimikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Unibertsitatea Madrilgo Complutense Unibertsitatea | ||
Kidetza | Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademia Farmaziako Errege Akademia |
Florentzio Bustintza Latxiondo (Liverpool, 1902ko azaroaren 7a - Madril, 1982ko urtarrilaren 10a) euskal farmazialaria, zientzialaria eta unibertsitateko irakaslea izan zen. Madrilgo Natur Zientzietako eta Zientzia Zehatzetako Errege Akademiako (1959). eta Farmaziako Errege Akademiako kidea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guraso euskaldunak zituen, jaiotzez ingelesa (Liverpool, 1902 - Madril, 1982), Erresuma Batuko Dumfriesko St. Joseph College-n hasi zituen ikasketak, eta ikasketak bukatu zituen Katalunian, Reus-en eta Tarragonan. 1919 eta 1926 artean Madrilgo Unibertsitatean bi karreratan ikasi eta lizentziatu zen: Natur Zientziak eta Farmazia. hainbat unibertsitatetan biologia, nekazaritza eta fisiologiako irakaslea izan zen. Eusko Jaurlaritzako nekazaritza-aholkularia izan zen. Medikuntzaren inguruko ikerketa asko egin zituen, batez ere penizilinaren eta antibiotikoen inguruan; berauei buruzko hitzaldi asko eman eta liburu ugari idatzi zituen. Mundu osoan ibili zen bere ezagutzak eta ikerketak azaltzen. Alexander Fleming zientzialariaren laguna izan zen; berau Madrilgo Natur Zientzietako honoris causa doktore egin zutenean, sarrera-hitzaldia egin zuen (1948).
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- De Pasteur a Fleming. La Penicilina y los Antibióticos, antimicrobianos (1945)
- Les antibiotiques antimicrobiennes et la Pénicilline (1946)
- Contribución a la historia de la penicilina (1946)
- De Koch a Waksman. La Estreptomicina y la lucha contra el Mycobacterium tuberculosis (1948)
- Diez años de amistad con Sir Alexander Fleming (1961)
- Anatomía, Fisiología e Higiene Humanas y Zoología (1954)
- Biología para el Curso Preuniversitario (1967)