Edukira joan

Fernando Etxegarai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fernando Etxegarai

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1952 (71/72 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna
Artikulu hau preso ohi bilbotarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxegarai».

Fernando Etxegarai Gaztearena (Bilbo, Bizkaia, 1952 - ), Pinki gisa ere ezaguna, etakidea izatearen akusaziopean hogeita bat urte preso egondako plentziarra da.

1970ko hamarkadaren bukaeran Gasteizko UGTko abokatu laboralista izan zen, eta LKko militantea. Alderdi horrekin zerrendaburua izan zen 1979ko Gasteizko udal hauteskundeetan, eta gero Bizkaiko zuzendaritzako kidea izan zen, baita LCRko Komite Zentralekoa ere[1].

Espainiako Poliziak 1987ko apirilaren 23an atxilotu zuen ETArekin harremanak zituelakoan. Etxegaraik Poliziaren eskuetan inkomunikaturik emandako egunetan torturak jasan zituela salatu zuen[2]. Ondoren, hogeita bat urte eman zituen Espainiako hainbat espetxetan: Alcala, Herrera de la Mancha, Ocaña 1, Valdemoro, Burgos, Jaen eta A Laman.

2008ko urtarrilean aske geratu zen Audientzia Nazionalaren aginduz. Bi hilabeteren buruan, baina, auzitegi berak Parot doktrinari jarraiki plentziarra atxilotzeko agindua eman zuen, 25 urtera arteko zigorra betetzeko, hau da, lau urte gehiago[3]. Etxegaraik, hala ere, bizitza normala eramatea erabaki zuen, bilatze eta atxilotze agindua izan arren, eta hainbat hedabideri elkarrizketak eskaini zizkien. Etxean zegoela, Espainiako Poliziak atxilotu zuen maiatzaren 6an[4].

2008ko maiatzaren 19an Etxegarai askatu zuten, epaileak plentziarrak aurkeztutako helegitea onartu ondoren[5]. Epailearen arabera, Zigor Kode berria jarraituz Etxegaraik 20 urteko espetxe zigorra bete behar zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]