Empar Pineda
Empar Pineda | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Amparo Pineda Erdozia |
Jaiotza | Hernani, 1944 (79/80 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Bartzelona |
Hezkuntza | |
Heziketa | Oviedoko Unibertsitatea Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Communist Youth Union of Spain (en) |
Mugimendua | feminismoa LGBTa political lesbianism (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Espainiako Alderdi Komunista |
Empar Pineda Erdozia[1] (Hernani, 1944) Euskal Herrian jaio, Katalunian hazi eta Madrilen bizi den kazetari eta militante komunista, feminista eta lesbiana da. Bizitza osoa darama askatasunaren eta berdintasunaren alde borrokan.[2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1944an jaio zen, sei anai-arrebako Hernaniko familian batean. Bere ama pontekoa izeba Amparo zen, eta horregatik jarri zioten Amparo izena. Ama harakina zen, eta aita, tratantea; etxean euskaraz hitz egiten zuten. Amaldeko aitonarekin harreman estua zuen, petrikilo sozialista zena; ezagutza handiak zituen landareen eta ukenduen ahalmen sendatzaileari buruz. Horrek, eta gaztaroan ezaguuturiko scout mugimenduak Emparren errebeldia goiztiarra piztu zuen.[3][4]
1964. urtean Madrilera joan zen, Euskal Herrian unibertsitate publikorik ez zegoelako.[5] Garaiko Madrileko unibertsitatean (gaur egungo Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea) Filologia erromanikoa hasi zuen zuen. Gerora, bazter-nahaslea izateagatik Madrilen zein Bartzelonako Unibertsitateetan matrikulatzea ukatu zioten. Hala, Salamancan ikasten jarraitu zuen epe laburrez, eta ikasketak Oviedon amaitu zituen.[5][6][7]
Jarraian Bartzelonara bizitzera joan zenean, Ampar deitzen hasi ziren, Empar idatzita.
Aktibista komunista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unibertsitatean Falangearen sindikatuaren kontra aktibo aritu zen Sindikatu Demokratikoa lortzeko.[8] Aldi berean, nazionalitateen batzordeen antolaketan parte hartu zuen Euskadi, Katalunia edo Galiziako jendearekin, Estatuko nazionalitate desberdinak aldarrikatzeko. Hamabi hilabetetan, Unibertsitate Konplutentsetik bota zuten, Bartzelonan matrikulatzea debekatu zioten eta Salamanca eta Oviedo artean amaitu behar izan zituen ikasketak. Bueltan, makina bat lan txikiren artean, gazta edo liburu saltzaile gisa edo inkestak egiten ibili zen eta 1969an Komunisten Federazioaren sortzaile bihurtu zen. ETA-ren eszisio talde batekin elkartu ziren: Eugenio del Río-ren Mugimendu Komunistarekin. Eta horren ondorioz Donostiako Martuteneko espetxean egon zen.[9]
1974ean Bartzelonara bidali zuten eta Frankismoaren azken urteetan Kataluniako Mugimendu Komunistako buruzagia izan zen eta alderdi horren ordezkaria izan zen Assemblea de Catalunyan. Mugimendu antifrankistan, abortatzeko eskubidearen alde, LGTBI komunitatearen eskubideen alde; alor askotan aktibista izan da urte haietatik[10].
Aktibista feminista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bartzelonara iritsi eta berehala 1975. urtea 'Emakumearen Nazioarteko Urtea' izendatu zuen NBEk, mundu mailako mugimendu feministaren sorrera ekarri zuena. Franco hil ondoren, 1976ko maiatzean Jornades Catalanes de la Dona antolatu ziren Bartzelonan. 3.000 emakume elkartuz.[7] Pinedak feminismoaren arloan Kataluniako koordinakunde feminista sortzen lagundu zuen eta Madrilgo Abortatzeko Eskubidearen aldeko Batzordearen sortzaileetakoa izan zen. Beste ahots feminista batzuk sarearen eleduna eta Talasa argitaletxeko Hablan las mujeres bildumaren zuzendaria da. Urte luzez Isadora klinikan lan egin zuen, borondatezko abortuak egiten zituen aurreneko kliniketako bat.[8][9]
Milaka emakumezkok egin dute bat borroka feministarekin, mobilizazioak ikaragarriak izan dira, eta emakumezko sektore berriak sartu dira: emakumezko transexualak, emakumezko arrazializatuak, etxeko langileak, prostitutak... Horiek guztiak zabaldu egiten dute subjektu feminista. Eta sartu dira gizonezko sektore batzuk ere, kausa feminista haiei ere badagokiela ohartuta.[8]
Aktibista lesbiana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pinedak gaztetatik emakumeekin harremanak izan zituen eta unibertsitate garaian hartu zuen lesbiana izatearen kontzientzia.[8] Feminismora iritsi ondoren, emakumeak baztertuta eta heterosexualitatea normaltasun gisa egituratutako gizarte bat bizitzearen kontzientzia hartu zuen. [11] Orduan erabaki zuen bere lesbianismoa publiko egitea. 80. hamarkadan Jordi Petit homosexual katalan historikoarekin agertu zen Espainiako Telebistaren lehen katean, psikiatra erreakzionario baten eta alderdi karlistaren kide baten aurrean eztabaidatzen. Beranduago, Interviu aldizkarian agertu zen lehen lesbiana izan zen Soy lesbiana porque sí’ ('Lesbiana naiz, ahatik') elkarrizketan eta agerpen publiko horien ondorioz oihartzun mediatikoa izan zuen.[9]
1977an, gay, lesbiana eta transexualen eskubide eta askatasunetan eginiko aurrerapenaren lekuko izan zen. Hain zuzen, 1977an Madrilgo Gay Harrotasunaren Egunaren lehen manifestazioan pankartari eutsi zion. 1981ean, Madrilgo Feminista Lesbianen Kolektiboaren sortzaileetako bat izan zen, eta Abortatzeko Eskubidearen Aldeko Batzordearen sorreran ere parte hartu zuen.[3]
Feminismoa deskubritzea, nire borrokalari, justiziagile eta askatzaile sena, nire emakume izaera eta eta nire lesbiana izaeaa uztartzeko eta bideratzeko modua aurkitzea izan zen.[4]
Sariak eta errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2008 Creu de Sant Jordi eman zioten, baina sari horri uko publikoa egin zion 2011n.[12]
- 2012 Gehitu elkartearen Zilarrezko Gehitu sariak, eta Hernaniar Bikainaren saria herriko udalak.
- 2013 Valores en Igualdad 2013 de la Fundación 1º de Mayo de CC OO Saria.[5]
- 2020 Enpar Pineda Erdozia. Gorputzak hala eskatuta liburua argitaratu zen Hernanin, Kattalin Minerrek idatzitako biografia bat.[10]
- 2023 Berdintasun Ministerioaren Balioak Sustatzeko Domina.[13]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Polémicas feministas (1985) Paloma Uríarekin.
- Un feminismo que existe (2006).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Jaiotzaz "Amparo"; katalanez Pineda i Erdozia.
- ↑ «Empar Pineda» Hernani (Noiz kontsultatua: 2024-04-25).
- ↑ a b «EMPAR-PINEDA-Biografia - berdintasuna-direccionparalaigualdad - Berdintasunerako Zuzendaritza - UPV/EHU» berdintasuna-direccionparalaigualdad (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
- ↑ a b «'Ez gaude feminismo errebantxista eta ukatzailearen alde'» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
- ↑ a b c «Empar Pineda Pidiendo el cielo» www.pensamientocritico.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) María Sanz eta Elena G Ruiz. (24/04/2024). «Empar Pineda, la memoria encarnada» Pikara magazine.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Empar Pineda Erdozia» Mujeres y feminismos 2023-03-01 (Noiz kontsultatua: 2024-04-25).
- ↑ a b c d Sarriegi, Enekoitz Telleria. ««Feminismoari buruzko eztabaida polarizatu egin da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
- ↑ a b c «Empar Pineda, “lesbiana porque sí”» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
- ↑ a b Agirre, Maider Galardi F.. «Oroimenak eskatu duena» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) BARCELONA, HELENA LÓPEZ /. (2017-06-27). «"Para Franco las lesbianas no existíamos"» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «DECLARACIÓN CONJUNTA DE EMPAR PINEDA I DE JORDI PETIT: Renuncian a llevar la Creu de Sant Jordi» La República Chueca - Grupo LGTB del PSOE-M 2011-04-19 (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La activista feminista y lesbiana Empar Pineda recibe la Medalla de Promoción de los Valores del Ministerio de Igualdad» Ministerio de Igualdad (Noiz kontsultatua: 2024-04-25).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elkarrizketa Argian, 2.256 zkia., 2010eko abenduaren 12a.
- Elkarrizketa Berrian. 2021-01-21.