Edukira joan

Elkar (argitaletxea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elkar (argitaletxea)
Datuak
Motanegozioa, argitaletxea eta diskoetxea
HerrialdeaEspainia
Jarduera
KidetzaEuskal Editoreen Elkartea
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Negozio dibisioak
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1977
webgune ofiziala

Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria S.L. edo ELKAR S.A.R.L. Euskal Herriko argitaletxe bat da, Adunan egoitza duena. 1972an sortu zen Baionan. Helburu zehatz batekin sortu zen: garaiko euskal kultur egoeraren norabidea aldatzea. Euskarazko sorkuntza txikia zen, argitaratzeko zailtasunak handiak eta behar kulturala ere handia. Hutsune hori betetzeko sortu zen argitaletxea. Bi arlo nagusi landu ditu argitaletxeak: liburuak eta musika. Liburuei dagokienez bi alor nagusi bereizten dira: literatura eta ikasliburuak.[1][2]

Elkar argitaletxea Elkar enpresa-taldearen kide da eta taldeko kide guztiak Elkar Fundazioaren baitan bildu ziren 1990eko hamarkadan.

Sortzaileak Ipar Euskal Herriko 20 gazte izan ziren, 9 emakumezkoak eta 11 gizonezkoak, Manex Pagola izan zen ideiaren bultzatzaile nagusia Gexan Alfaroren laguntzarekin. Bazkide bakoitzak orduko 1.000 franko jarri zituen, garai hartako hilabete bateko soldata.

Elkar argitaletxearen sortzaileak, 1972an, hauek izan ziren:

1987an Manex Pagolak eta Martxelin Arberbidek Elkar argitaletxean zituzten partaidetzak saldu egin zituzten, beste proiektu artistiko-kultural batzuek martxan jartzeko, beraien partaidetzak Antton Pocheluk eta Jeanne Hiriartek erosi zituzten.

1974ean hasierako 20 kideei beste hogei batu zitzaizkien, 4 emakumezkoak eta 16 gizonezkoak. Denak ziren Hego Euskal Herrikoak, eta era horretara Elkar argitaletxeari nazio hedadura eman zioten. Bazkide berriek hasierakoek adinako ekarpena egin zuten. Honako hauek izan ziren 1974ko hogei kide berriak

Iparraldeko zein Hegoaldeko bazkideak beraien ideologia politikoan, kolore guzietakoak ziren, euskara eta euskal kulturaren beharrei erantzun baikor bat emateko bildu izan ziren. Ezberdintasun ideologiko hori, diferenteen artean kudeaketa bideratu beharra, Elkar argitaletxearentzat oso ekarpen ona izan zen, desberdinen artean lan egitea erakutsi ziolako eta elkarlanerako bideak ireki zizkiolako.

1977an, Baionan eta Donostian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Franco hil ondorengo giroan, gerora Elkar Taldea izango zena liburu-dendak eta banaketa enpresak antolatzen hasi zenean, 1972tik Baionan martxan zegoen Elkar argitaletxeak Donostian ere egoitza hartu zuen. Ordutik izan ditu argitaletxeak bi egoitza.

Handitzen joan den argitaletxea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkar argitaletxearen ibilbidean hainbat argitalpen zigilu bildu dira argitalpen jardunera. Egun, lau zigilu nagusi biltzen ditu argitaletxeak: Elkar (liburuak eta musika), Ttarttalo, Txertoa eta Sua.

Eta horiekin batera, Ikaselkar, Ikastolekin elkarlanean, euskal curriculumaren garapenerako ikasmateriala argitaratzen duen argitaletxea.

Kultur proiektua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argitaletxearen jarduna kultur proiektu gisara definitzen da. Batetik, bere jarduna argitaratze edo ekoizte  hutsa baino haratago doalako; eta bestetik, azken helburua ez delako urtean liburu edo disko kopuru bat kaleratzea, helburua unean uneko auzi eta premiei erantzungo dien kultur edukiak eskaintzea da, ulertzen baita kultura ez dela entretenimendu hutsa edo entretenimendua soilik, kultura norbanako eta komunitate kritikoagoak, askeagoak, prestatuagoak, hobeak lortzeko giltza dela.

Kulturaren ulerkera horretatik, oinarri hauen gainean definitzen du argitaletxeak bere edizio/ekoizpen jarduna, bere kultur proiektua:

  • Kultur ekoizpena. Sei ildo nagusi landu ditu historikoki. Ez dira edozein ildo, euskal hizkuntza eta Euskal Herriko herri-nortasuna garatzen duten ildoak dira:
    • Haur, gazte eta helduen literatura
    • Euskal Herriko historia eta pentsamendua
    • Euskal Herri fisikoa eta geografikoa: mendia eta natura
    • Euskal curriculumaren garapena
    • Euskararen irakaskuntza eta ikaskuntzarako edukiak eta baliabideak
    • Musika (+ musika estudioa)

Katalogo zabala osatu du eta osatzen ari da argitaletxea, ondoko datuek zehazten duten eran. Katalogo bizian 2023an 4000 liburu eta 800 disko dauzka. Katalogo historikoan, aldiz, 1972tik 2022ra argitaratutako tituluak, 8.000 liburu eta 2.000 disko sartzen dira. Urtean 190 titulu berri argitaratzen ditu.

Argitaletxearen parte hartzearekin plazaratu diren bekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste erakunde batzuekin elkarlanean bost beka deialdi plazaratzen ditu Elkar argitaletxeak sormena sustatzeko. Hauek dira ekinbideak eta zein urtetan abiatu ziren:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  2. «Argitaletxeak» Elkar Fundazioa (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]