Diana Deutsch
Diana Deutsch | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres Handia eta Londres, 1938ko otsailaren 15a (86 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | San Diego |
Familia | |
Aita | Max Sokol |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon 1970) Doktoretza Oxfordeko Unibertsitatea 1959) Artean graduatu |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikologoa, musikologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra Acoustical Society of America (en) Audio Engineering Society (en) Society of Experimental Psychologists (en) Association for Psychological Science (en) American Psychological Association (en) |
Diana Deutsch (Londres, Ingalaterra, 1938ko otsailaren 15a - ) britainiar-estatubatuar psikologo bat da. Pertzepzioan eta kognizioan egin du bere ikerketarik handiena. Gaur egun San Diegoko (Kalifornia) unibertsitatean Psikologia irakaslea da, eta musikaren psikologian puntako ikerlaria. Ilusio auditibo ugari aurkitzeagatik da famatua, euren artean oktabaren ilusioa, eskalaren ilusioa, glissando ilusioa, tritonoaren paradoxa, hitz mauaren ilusioa, hitzetik-abestira ilusioa eta cambiata ilusioa. Musikaren gramatikaren fundazio kognitiboa ere ikertzen du, hau da, jendeak musikaren doinuak memorizatzeko duen gaitasuna, eta batak bestearekin hitz egiterakoan soinuak eta musikak egiten duen bidea. Gainera, belarri absolutoaren ikerketagatik laudorioak jaso ditu, demostratuz hizkuntza tonalak hitz egiten dituztenen artean ohikoagoa dela.
Deutsch psikologia, filosofia eta fisiologian lizentziatu zen Oxfordeko Unibertsitatean, 1959an, eta Kaliforniako Unibertsitatean psikologia doktoretza egin zuen 1970an. The Psychology of Music liburuaren editorea da eta Musical Illusion and Paradoxes eta Phantom Words and Other Curiosities disken egilea da.
Deutsch obtained a First Class Honors B.A. in Psychology, Philosophy and Physiology from the University of Oxford in 1959, and a Ph. D. in Psychology from the University of California, San Diego in 1970. She is Editor of the book The Psychology of Music, Academic Press, 1982, 2nd Edition 1999, 3rd Edition 2013, and author of the compact discs Musical Illusions and Paradoxes (1995) and Phantom Words and Other Curiosities (2003).
Bere lana eta ikerketak direla eta, hainbat erakundeetako kide da.