Delaware
Delaware | |||
---|---|---|---|
Ameriketako Estatu Batuak | |||
Ereserkia | |||
Our Delaware (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak | ||
ISO 3166-2 | US-DE | ||
Hiriburua | Dover | ||
Delawareko Gobernadorea | John Carney (mul) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 39°00′N 75°30′W / 39°N 75.5°W | ||
Azalera | 6.452 km² | ||
Mugakideak | New Jersey (mul) , Pennsylvania eta Maryland | ||
Punturik altuena | Ebright Azimuth (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 989.948 (2020ko apirilaren 1a) 44.014 (2015) | ||
Dentsitatea | 153,43 bizt/km² | ||
Etxebizitzak | 370.953 | ||
Hizkuntza ofiziala | baliorik ez | ||
Ordu eremua | Ekialdeko Ordu-eremu eta America/New_York (en) | ||
delaware.gov |
Delaware (ingelesez: Delaware) Ameriketako Estatu Batuetako 50 estatuetako bat da. Herrialdearen ipar-ekialdean dago, Ozeano Atlantikoaren itsasertzean. 6.446 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2016an 952.065 biztanle zituen.[1] Hiriburua Dover da, eta Wilmington hiririk jendetsuena.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hegoalde eta mendebaldean Marylandekin du muga, iparraldean Pennsylvaniarekin, eta ekialdean New Jersey eta Ozeano Atlantikoarekin. Iparraldea mendi txikiz betea dago, hegoaldea, aldiz, erabat laua da. Klima epela eta hezea du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVI. mendean europarrak etorri baino lehen, lenape amerindiar tribua bizi zen iparraldean, eta naticoke tribua hegoaldean. 1631. urtearen inguruan, herbeheretar eta suediar merkatariek kolonizatu zuten lurraldea. Ingelesen mende geratu zen 1664an. Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran parte hartu zuten hamahiru kolonietako bat izan zen. 1787ko abenduaren 7an, Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa berretsi zuen lehen estatua izan zen. Harrezkero, Lehen Estatua (ingelesez: the First State) goitizena ematen zaio.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazaritza eta abere hazkuntza dira ekonomia jarduera garrantzitsuenak. Industria Wilmington hirian biltzen da: kimika, automobilak eta petrolio findegiak.
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Middle Run Valley
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018-2-14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
biztanleria
izeneko erreferentziarako
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]