Edukira joan

David (Michelangelo)

Koordenatuak: 43°46′36″N 11°15′34″E / 43.776703°N 11.25945°E / 43.776703; 11.25945
Wikipedia, Entziklopedia askea
David (Michelangelo)
Jatorria
Sortzailea(k)Michelangelo
Sorrera-urtea1500(e)ko hamarkada
Argitaratze-data1504
IzenburuaDavid eta David
MugimenduaGoi Pizkundea
Ekoizpen lekuaPiazza della Signoria
KomisarioaWool Guild (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)Carrarako haitzurdina
Dimentsioak517 (altuera) × 199 (zabalera) cm
Genero artistikoaEskulturagintza
Deskribapena
OinarrituaSamuelen I. Liburua
Kokapena
LekuaGalleria dell'Accademia (Florentzia)
Piazza della Signoria
Florentzia
BildumaGalleria dell'Accademia (Florentzia) eta Piazza della Signoria
Inbentarioa1076
Koordenatuak43°46′36″N 11°15′34″E / 43.776703°N 11.25945°E / 43.776703; 11.25945
Map
galleriaaccademiafirenze.it…
Artikulu hau Michelangeloren eskulturari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «David (argipena)».

David Pizkundeko eskulturaren maisulana da, Michelangelok 1501-1504 bitartean zizelatua. Marmol zurian egina dago; 5,17 metroko altuera eta 5,5 tonako pisua ditu. Pizkundeko artelan nagusietakoa eta munduko eskultura ospetsuenetako bat da.

1407 aldean, Florentziako Opera del Duomo-ko arduradunek Itun Zaharreko 12 pertsonaien eskultura erraldoiak egitea erabaki zuten, Santa Maria del Fioreko absidearen kanpoaldeko hormabularretan kokatzeko[1]. Lehenbizikoa Donatellok egin zuen, 1410ean: terrakotazko Josueren irudia; bigarrena, Agostino di Duccioren Herkules izan zen (1463), hau ere terrakotan egina. 1464an, Daviden eskultura egiteko agindu zitzaion Agostinori, Carraratik ekarritako marmol-bloke bat erabiliz. Lanean hasi bazen ere, 1466an uko egion zion proiektuari. 1475ean, Antonio Rossellinori eman zitzaion irudia egiteko egindua, baina berak ere bertan behera utzi zuen egitasmoa[2].

Horren ostean, marmol-mokor tzarra 25 urtez egon zen katedraleko lantegiaren kanpoaldean. Azkenik, 1501ean, Michelangelok onartu zuen Daviden irudia egiteko erronka. Ordurako, 26 urte besterik ez izan arren, garaiko artistarik famatuena eta hobekien ordaindua zen, Vatikanon egin berria zuen Pietà-ren edertasunari esker. Michelangelok gogo beroz hartu zuen agindua, eta bi urtez jardun zuen lanean, inoren laguntzarik gabe[2].

1504ko urtarrilean, Michelangelok eskultura agertu zuen Opera del Duomo-ko batzordearen eta Pier Soderini Florentziako Errepublikako gonfalonieroaren aitzinean; irudiaren maisutasunak txundidura eta mirespena eragin zituen. Bestalde, 5 tonako estatua katedraleko teilaturaino igotzeari zail iritzirik, Piazza della Signorian kokatzea erabaki zuten, Palazzo della Signoriaren aurrean. Maiatzaren 18an, Opera del Duomo-tik Piazza della Signoria-ra eraman zuten; udan Michelangelok azken ukituak eman zizkion eta irailaren 8an inauguratu zen. Luze gabe, Florentziako Errepublikaren harrotasun, adore eta bertute balioen sinbolo bilakatu zen[2].

Andeatzea saihesteko asmoz, 1873an estatua plazatik kendu eta Galleria dell'Accademian jarri zuten ikusgai[2]. 1910ean, Piazza della Signoria-n kopia bat ipini zuten.

Bibliako Samuelen I. Liburuan kontatzen denez, David artzain gazteak borroka egin zuen Goliat izeneko filistiar erraldoiaren aurka. Saulek, juduen erregeak, bere jantziak ipini zizkion Davidi soinean, eta baita brontzezko buru-babesa eta bularrekoa ere; baina hark erantzi zituen, ohitua ez zegoelako. Beraz, eskuan habaila eta errekarria beste armarik ez zuela, Goliati aurre egin zion; honek gutxietsi zuen, baina gazteak harri bat hartu, habailaz jaurti, eta kopetan jo zuen filistiarra. Horrela hil zuen erraldoia. Gero, ezpata hartu eta lepoa moztu zion[3].

Michelangelok erraldoari aurre egin baino lehentxeago irudikatu zuen Bibliako heroia, gogoa bildurik eraso egin aurretik. Daviden estuasuna begien espresioan, gihar uzkurtuetan eta zain pilpirakarietan nabarmentzen da[2].

Hiru dimentsiotan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Paoletti, John T.. Michelangelo's David: Florentine History and Civic Identity. books.google.es (Noiz kontsultatua: 2016-02-11).
  2. a b c d e Il David di Michelangelo. accademia.org (Noiz kontsultatua: 2016-02-09).
  3. 1 Samuel 17. in: Biblia. biblija.net (Noiz kontsultatua: 2016-02-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]