Daniel Felipe Martínez
Daniel Felipe Martínez Poveda (Bogota, Cundinamarca, 1996ko apirilaren 25a - ) kolonbiar txirrindulari profesionala da, gaur egun UCI WorldTeam mailako INEOS Grenadiers taldean aritzen dena.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Colombia (2015)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Martínezek ezin izan zuen Kataluniako Volta amaitu (honako hau bere lehenbiziko UCI World Tour lasterketa izan zena) eta Turkiako Itzulian 84. sailkatu zen.
Southeast–Venezuela (2016–2017)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lehenengo Itzuli handia 2016ko Italiako Giroa izan zen, 89. postuan sailkatu zelarik eta Lombardiako Giroan 57. amaitu zuen. 2017an berriro ere Italiako Giroan parte hartu zuen, baina ezin izan zuen lasterketa hau bukatu. Denboraldiaren amaieran 4. amaitu zuen Turkiako Itzulian.
EF Education First–Drapac (2018–2020)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denboraldi hau ederki hasi zen Kolonbiako errepide txirrindularitza txapelketan, non 2. amaitu zuen erlojupeko proban, Egan Bernalen atzetik. Geroago 5. amaitu zuen Colombia Oro y Paz lasterketa berrian. Bere lehen “top ten” Europan, 2018ko Kataluniako Volta izan zen, non zazpigarren postua eskuratu zuen. Belgikako klasikoak lehen aldiz korritu zituen, La Flèche Wallonnen 44.a eta Lieja-Bastogne-Liejan 61.a sailkatu zelarik. Gero Romandiako Tourrean ibili zen, eta 12. amaitu zen. 2018ko uztailean, Frantziako Tourraren hasierako zerrendan izena eman zuen. 2019ko abuztuan, Espainiako Vueltan ere hartu zuen parte. 2020an, Dauphine Libere irabazi zuen eta urte horretan bertan, Frantziako Tourreko 14. etapan gailendu zen, Puy Maryn hain zuzen, ihesaldi baten aukera baliatuz.
Ineos Grenadiers
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Martínez Ineos taldearekin fitxatu zen 2021ean eta urte horretako Italiako Giroan bosgarren amaitu zuen sailkapen orokorrean. Giroan, Egan Bernal herrikideari emandako laguntza, oso garrantzi handikoa izan zen, azken honek Giroko Maglia arrosa poltsikoratzeko.
2022ko apirilean Euskal Herriko Itzulia irabazi zuen.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017
2018
- 2.
Kolonbiako erlojupeko txirrindularitza txapelketan
- 3. Kaliforniako Tourrean
- 7. Kataluniako Voltan
2019
Kolonbiako erlojupeko txirrindularitza txapelketa
- Paris-Nizako etapa 1
Panamerikar Jokoetako erlojupeko proba
- 2. Guangxiko Tourrean
2020
Kolonbiako erlojupeko txirrindularitza txapelketa
- 3.
Kolonbiako errepideko txirrindularitza txapelketan
- 3. Tour Colombian eta etapa 1
Dauphine Libere
- Frantziako Tourreko etapa 1
2021
2022
Kolonbiako erlojupeko txirrindularitza txapelketa
Euskal Herriko Itzulia, Puntukako sailkapena
eta etapa 1
- Sabatini Kopa
- 3. Paris-Nizan
- 3. Algarveko Itzulian
- 3. Paris-Nizan
- 3. Toscanako Giroan
- 4. Lieja-Bastogne-Liejan
- 5. Flèche Wallonnen
- 8. Suitzako Itzulian
2023
2024
Sailkapen orokorra Itzulietan, Klasikoetan eta Txapelketetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzuli handiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzuli handia | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | 89. | UT | — | — | — | 5. | — | — | 2. | |
Frantziako Tourra | — | — | — | 36. | — | 28. | — | 30. | UT | ||
Espainiako Vuelta | — | — | — | — | 41. | UT | — | — | — |
Beste Itzuliak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzulia | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Paris-Niza | — | — | — | — | 18. | — | — | 3. | |
Kataluniako Volta | UT | — | — | 7. | — | — | — | — | |
Euskal Herriko Itzulia | — | — | — | — | 20. | X | — | 1. | |
Romandiako Tourra | — | — | — | 12. | 25. | X | — | — | |
Dauphine Libere | — | — | — | — | — | 1. | — | — | |
Suitzako Itzulia | — | — | — | — | — | X | — | 8. |
Klasikoak eta Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lasterketa | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Strade Bianche | — | 73. | — | — | — | — | — | — | |
Milan-San Remo | — | 123. | 116. | — | — | — | — | — | |
La Flèche Wallonne | — | — | — | 44. | — | 13. | — | 5. | |
Lieja-Bastogne-Lieja | — | — | — | 61. | 20. | 20. | — | 4. | |
Donostia Klasikoa | — | — | — | 30. | — | — | UT | ||
Lombardiako Giroa | UT | 57. | UT | 49. | — | — | — | ||
— | — | — | UT | 29. | 31. | — | |||
— | — | — | — | 30. | 18. | — | |||
— | — | — | — | 36. | 3. | — | — | ||
— | — | — | 2. | 1. | 1. | — | 1. |
—: Ez zuen parte hartu
UT: Utzi, ez zuen amaitu
X: Ez zen jokatu
Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cundinamarca (2012-2013)
UCIren teknifikazio egoitza (2014)
Team Colombia (2015)
Wilier Selle Italia (2016-2017)
EF Education First (2018-2020)
INEOS Grenadiers
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Daniel Felipe Martínezen fitxa
- Daniel Felipe Martínez - ProCyclingStats