Edukira joan

D. H. Lawrence

Wikipedia, Entziklopedia askea
D. H. Lawrence

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDavid Herbert Richards Lawrence
JaiotzaEastwood (Nottinghamshire)1885eko irailaren 11
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaVence1930eko martxoaren 2a (44 urte)
Hobiratze lekuaD. H. Lawrence Ranch (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Familia
AitaArthur John Lawrence
Ezkontidea(k)Frieda von Richthofen  1930eko martxoaren 2a)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaNottinghamgo Unibertsitatea
Nottingham High School (en) Itzuli
Londresko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, itzultzailea, idazlea, poeta, eleberrigilea, margolaria, gidoilaria eta literatura-kritikaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakWilliam Blake
MugimenduaLiteratura modernista
Izengoitia(k)Lawrence H. Davison
Genero artistikoaeleberri laburra
olerkigintza
saiakera

IMDB: nm0492692 IBDB: 11069
Musicbrainz: 061a57e5-db92-4bb8-94af-01ff15dbe335 Discogs: 648014 Find a Grave: 1564 Edit the value on Wikidata

David Herbert Lawrence (Eastwood, Nottinghamshire, 1885eko irailaren 11Vence, Frantzia, 1930eko martxoaren 2a) ingeles idazlea izan zen. Eleberriak, kontakizun laburrak eta poesia landu zituen, bereziki, eta XX. mendeko ingeles nobelagile nagusienetakoa izan zen.

Aita meatzaria eta ama olerkari eta irakaslea zituen. Amak bultzatuta hasi zen literaturan, eta 1911n eman zuen argitara lehen eleberria, The White Peacock (Pauma zuria). 1913an eman zuen bere lehen poesia-bilduma, Love Poems and Others (Amodiozko poemak eta beste) eta bere lehen eleberri handia, Sons and Lovers (Semeak eta maitaleak). Garrantzi handia eman zion Lawrencek erotismoari, eta arazoak izan zituen horrexegatik, 1915ean The Rainbow (Ortzadarra), hiru familiako kideen amodiozko harremanak kontagai zituen eleberria argitara eman zuenetik.

Tuberkulosiak jota eta Ingalaterrako moralisten irainetatik ezin ihesirik bizi zela, erbestera jo zuen Lawrencek, eta Italian idatzi zituen obra ugari: The Rainbow (1915, Ortzadar), Women in love (1921, Emakume maiteminduak), The Lost Girl (1921, Neska galdua). Kangaroo (1923, Kanguro) idatzi zuen Australian, eta The Plumed Serpent (1926, Luma-sugea) Mexiko Berrian. 1928an plazaratu zuen Lady Chatterley´s Lover (Lady Chatterleyren maitalea) eleberria, haren obra ezagunena, oso eskandalagarria izan zen, bertan amodio fisikoaren apologia egiten baitzuen, garai hartako arau moralen eta sozialen kontra. Bere burua babestu behar izan zuen Lawrencek Pornography and Obscenity (1929, Pornografia eta lizunkeria) saiakeran. Tuberkulosiak jota hil zen, 45 urte zituela.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: D. H. Lawrence Aldatu lotura Wikidatan