Clara Gangutia
Clara Gangutia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1952ko ekainaren 22a (72 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Espainiako Akademia Erroman San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Clara Gangutia Elizegi (Donostia, 1952ko ekainaren 22a) gipuzkoar margolaria da.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errioxar jatorriko artista, aitaren aldetik eta donostiarra amarenetik. Donostian sortu zen eta urte batzuk geroago, Madrilera joan da familiarekin. Aitak artearekiko zuen gustuari esker, Madrilgo museoen eta Gaztela Zaharreko paisaien artea ezagutzeko aukera izan zuen. Halere, ez du bere jaioterriarekin harremanik galdu, bere udak Donostian igarotzen baitira. Hiri hori etengabe agertzen da bere obran.
10 urte zituela hasi zen pintura ikasten eta 16 urte betetzean, Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Goi Eskolan sartu zen, bere helburua betez, Antonio López irakasle zuela. 1970ean ikasketa bidaia egin zuen Parisera, Juan Manuel Contreras eta Roberto González ikaskideekin batera. 1974an, Erromako Espainiar Akademiarako ikasketa-pentsioa jaso zuen, eta Donostiako "Gipuzkoako pinturak" lehiaketan lehen saria irabazi zuen. Hurrengo urteetan, Juan March Fundazioaren eta Kultura Ministerioaren beka ere jaso zuen. 1981ean, Madrilgo Merkataritza Ganberako pintura-lehiaketako bigarren domina lortu zuen. Madrilen bizi den arren, Donostiako pintoreak bere jaioterriko paisaiak birsortzen jarraituko du.[2]
1988an atzera begirako erakusketa zabala eskaini zion Donostiako San Telmo Museoak. Irakasle izan zuen Antonio Lópezen bidetik, pintura hiperrealista landu du. Azken urteotan irakaskuntza eta sorkuntza uztartu ditu; kritikariek diotenez, 1990eko hamarkadan gero eta garrantzi gehiago eman die bere lanetan xehetasunei, hala nola aukeratzen dituen gai eta paisaien monumentaltasunari..
Erakusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bakarkakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Madrileko Egam Galerian egin zuen lehenengo bakarkako erakusketa. Madrilgo Conde Duque Kultur Etxeak 2000. urtean bere lanaren atzera begirako bat antolatu zuen. Madrilgo Leandro Navarro Galerian (hainbat aldiz, 2010ean azken erakusketa egin zuen, eta ARCO 88an parte hartu zuen).
- Aretder´81 arte garaikideko ferian (Bilbo), Bilboko Ederti Galerian.
- Donostiako San Telmo Museoan, eta 1985ean artistaren atzera begirako bat antolatu zuen. Donostiako Hamasei Galerian. Donostiako Ekain Galerian.
- Appiani Arte Trentadue Milanen.
- Zumaiako Zuloaga Museoan.
- Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoan (Nafarroa).
Kolektiboak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste artista batzuekin batera, nazioarteko erakusketa kolektiboetan parte hartu du, hala nola Beijing International Art Bienalean (Txina), Nagasaki Prefural Art Museum-ek (Japonia) edo Alemaniako Museum Frankenhausen-ek antolatutako "Real Current Spanish Art" erakusketan.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1974an Donostiako "Gipuzkoako pinturak" lehiaketan lehen saria irabazi zuen.
- 1981ean, Madrilgo Merkataritza Ganberako pintura-lehiaketako bigarren domina lortu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Clara Gangutia» ekainartelanak.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-04).
- ↑ «Clara Gangutia · Biografía · Artistas Contemporáneos · Leandro Navarro» www.leandro-navarro.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-04).