Bidaiari-ontzi
Bidaiari-ontzia[1] merkataritza-ontzi mota da, eta bere funtzio nagusia bidaiarien garraioa da[2]. Kategoria honetan ez dira sartzen bidaiari kopuru mugatu baterako ostatua duten zamaontziak, hala nola, behin itsasoetan komunak izan ziren bidaiariak dituzten zamaontziak, non bidaiarien garraioa karga-garraioaren bigarren mailakoa den. Hala ere, ontzi mota asko sartzen dira, bidaiari kopuru handia nahiz zama garraiatzeko proiektatuta daudenak. Izan ere, duela gutxira arte ia transatlantiko guztiak ziren gai posta eta zama garraiatzeko, bidaiarien ekipajeaz gain, eta zamalanetarako upategiak eta garabiak zituzten, edo zama manipulatzeko beste ekipo batzuk, asmo horretarako. Transatlantiko berriagoetan eta ia gurutzaontzi guztietan kendu da karga-ahalmen hori.
Bidaiarien itsasontziak normalean merkataritza ontzidiaren zati diren arren, bidaiarien itsasontziak, tropa itsasontzi bezala ere erabili izan dira, eta, sarri, gerraontzi bezala enkargatzen dira, helburu honetarako erabiltzea aurreikusten denean.
Bidaiari-ontzi motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bidaiari-ontzi moten artean transbordadoreak topatzen dira; horiek, egunean edo gauean bidaia laburrak egiteko diseinatuta dauden itsasontziak dira, bidaiariak edo karga garraiatzen. Bestetik, transatlantikoak daude, normalean bidaiariak edo bidaiariak eta karga eramaten dituzten ontziak dira, ibilbide luzeagoetan. Eta azkenik, gurutzaontziak, bidaiariak garraiatzen dituzte joan-etorriko bidaietan; horietan, bidaia bera, itsasontziaren ezaugarriak eta bitartean bisitatzen diren lekuak dira bidaiariei interesatzen zaiena.
Transatlantikoek, bidaiari-ontzien forma tradizionala dira. Iraganean, itsasontzi hauek lineako bideiak egiten zituzten, munduko edozein aldera programatzen ziren bidaiak. Pertsonak transportatzen zituzten hegazkinen eta merkantziak garraiatzeko espezializatutako zamaontzien etorrerarekin, transatlantikoak ia desagertu egin dira. Baina honen beherakadarekin plazerreko bidaiak igo ziren; azkenik, XX. mendeko azken partean, transatlantikoek gurutzaontziei bide eman zieten. Gurutzaontziek, bidaiari-ontzien forma nagusia bihurtzen eta aktibitatezko lehenengo gunea Ozeano Atlantikora eta Karibe Itsasora mugi zen.
Nahiz eta itsasontzi batzuek bien ezaugarriak izan, diseinuaren lehentasunak ezberdinak dira ontzi bakoitzean: transatlantikoek, normalean, abiadura eta luxu tradizionala zuten; gurutzaontzietan, berriz, garratzi handiagoa eman zaio instalazio egokiak edukitzeari (igerilekuak, antzokiak, dantza-gelak, kasinoak, kirol instalazioak...) abiadura lortzeari baino. Lehentasun horiek, hainbat diseinuak sortzera eramaten dute. Gainera, transatlantikoak, normalean diseinatzen ziren bidai luzeak burutzeko Ozeano Atlantiko, Europa eta Estatu Batuen artean, edota Hegoaldeko Amerika eta Asiara; gurutzaontziak, aldiz, ibilbide laburragoak egiteko erabiltzen dira, eskalak egiten kostaldeko guneetan.
Denbora luzean zehar, gurutzaontzien tamaina izan da, transatlantikoenarekin alderatuz, txikiagoa; baina 1980ko hamarkadan, Knut Kloster-ek (Norvegian Caribbean Lines-en zuzendaria) gauzak aldatu zituen oraindik bizirik zegoen SS France erosten eta gurutzaontzi erraldoi batean bihurtuz, berriro Norway izenarekin izendatu zuten. Bere arrakasta, agerian utzi zuen merkatua zegoela gurutzaontzi handientzat. Mota honetako ontzietan eskaerak egiten hasi ziren, gero eta tamaina handiagokoak; RMS Queen Elizabeth (Cunard Linekoa) heldu zen arte, zeinak tronutik kenduta izan zen munduko bidaiari-ontzi handiena izanez gero 56 urteetan zehar.
Bai RMS Queen Elizabeth 2 (QE2), zeinak zerbitzuan egon zen 1969tik 2008ra, bai bere oinordekoa Queen Mary 2 (QM2), zerbitzuan sartu zena 2004an, eraikuntza mistokoak dira. Transatlantikoak azkarrak dira eta gogor eraikita daude, baina bi ontziak gurutzaontzi moduan aritzeko bakarrik diseinatuta daude, hortaz espero izaten diren erosotasun guztiekin. MS Freedom of the Seas-ak, Royal Caribbean ontzi-enpresakoa, Queen Mary 2aren ordezkaria izan zen, inoiz eraiki den bidaiari-ontzirik handiena nabarmenarekin. Hala ere, Freedom of the Seas, tronutik kendu zuen Oasis of the Seas ontziak 2009. urtean.
Itsasontzien tamaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konbentzioz finkatzen da bidaiari-ontzien neurria haien tonaje gordinarekin neurtzen dela. Tonaje gordina edo gross tonnage honek, zenbaki bat da dimentzioa barik, kalkulatzen dena ontzi itxiaren bolumenarekin, hortaz, ez da pisu-neurketa bat, nahiz eta askotan bi kontzeptuak nahastu; pisua desplazamenduarekin neurtzen da. Sarritan bidaiari-ontzi bat zuzenduta dago "pisatzeko" edo "desplazatzeko" tonaje "seguru" bat, baina gehienetan ematen den irudiak tonaje gordinari egiten dio erreferentzia, zeinek testuinguru honetan ez dauka pisuarekin zerikusirik.
Tonaje gordina eta tonaje gordinaren erlazioa bidaiari bakoitzarekin, ontziaren neurririk garrantzitsuentzat hartzen dira; hauek, itsasontziaren zabaleraren ideia bat ematen laguntzen digute; aldiz, desplazamenduak, hobeto adierazten dituzte itsasoan duen mantenimendu-gaitasunak.
Tonaje gordina, normalean, desplazamenduaren balioa baino askoz handiagoa da. Baina ez da horrela izan beti; itsasontzien arkitektura eta ingeniaritza aldatuz joan ahala, itsasontzi handien tonaje gordina nabarmenki handitu da. Desplazamenduarekin, berriz, ez da horrela izan. RMS Titanic-a (White Star Linekoa) 46.329 TGR-ko tonajea zuen, eta 52.000 tona desplazatzeko gai zen, eta gurutzaontzi garaikideak baino astunagoa zen; gurtza-ontzi hauek 100.000 - 110.000 GT ingurukoak ziren eta 50.000 tonak desplazatzen zituzten. Modu berean, RMS Queen Mary eta RMS Queen Elizabeth-ek (Cunard Linekoak) 81.000-83.000 GT inguru zituzten, baina 80.000 tonako desplazamendua zuten; hauek ez dira asko bereizten desplazamenduaren aldetik bere jarraitzaile berriengandik, RMS Queen Mary 2, 76.000 tonako desplazamendua zuen, nahiz eta 145.528 GT-koa izan. Oasis of the Seas (Oasis Klasearen lehenengo ontzia) eraikuntzarekin amaitzea 2009an suposatu zuen 1930eko hamarkadako Cunard Lineko ontzi enblematiko haiek desplazamenduan gainditzea, Oasis ontziak proiektatuak izan zirelako 100.000 tona desplazatzeko.
Hala ere, tonaje gordinan handipen nabargarria egon da azken alditan itsasontzi handien tamainan. Oasis of the Sea 1990eko hamarkadaren gurutzaontzi handienaren tamaina bikoizten du, 225.000 GT neurtzen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Elhuyar Hiztegia. bidaiari-ontzi. .
- ↑ Adams, John. (1993). Ocean Steamers: A History of Ocean-Going Passenger Steamships 1820-1970. New Cavendish Books, 224 or. ISBN 978-0904568899..
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bidaiari-ontzi motak:
Bidaiari-ontzi famatuak:
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]