Edukira joan

Berrozi

Koordenatuak: 42°46′N 2°31′W / 42.76°N 2.52°W / 42.76; -2.52
Wikipedia, Entziklopedia askea
Berrozi
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaBernedo
Geografia
Koordenatuak42°46′N 2°31′W / 42.76°N 2.52°W / 42.76; -2.52
Demografia
Biztanleria0 (2022)

Berrozi Arabako Bernedo udalerriaren ipar-ekialdean dagoen herri abandonatua da, hiribilduaren titulurik ez daukana. Kapildui mendiaren ekialdean kokatuta dago.

Izartza ipar-mendebaldean eta Azazeta (Arraia-Maeztu) ekialdean mugakide ditu.

1961 arte Arluzea udalerriaren zati, 1961-1976 tartean Arluzea-Markiz delakoaren barnean kokatu zuten azken urte horretan Bernedora pasa arte.

1025. urteko Donemilagako goldea dokumentuan, Berrozihavi toponimoa aipatzen da.

Ertzaintzak 1980ko hamarkadaren hasieran bizkartzainen taldea entrenatzeko lekua herri honetan (dagoeneko biztanlerik gabea) kokatu zuen, eta hori dela-eta talde berezi horrek "berrozi" izena hartu zuen. Eusko jaurlaritzak 150 milioi pezeta ordaindu omen zituen 700 hektareako eremu hori erosteko[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) "El secreto mejor guardado ve la luz" (elpais.com)

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa