Batallón Vasco Español
Batallón Vasco Español | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakunde terrorista |
Herrialdea | Espainia |
Ideologia | Espainiar nazionalismoa |
Kokapen politikoa | Eskuin-mutur |
Historia | |
Sorrera | 1975 |
Desagerpena | 1981 |
Batallón Vasco Español (BVE) Espainiako zerbitzu sekretuek gerra zikinerako 1975etik 1982ra artean erabili zuten izenetako bat da. Ekintza ugari hartu zituen bere gain batez ere militante abertzaleen kontra, horietako asko Ipar Euskal Herrian. 27 hildako eta 24 zauritu leporatzen zaizkio[1].
Espainiako zerbitzu sekretuen menpean ziharduen sareak BVE izenaz gain, beste izen batzuk ere erabili zituen mota horretako ekintzetarako: Triple A (edo Alianza Apóstolica Anticomunista), (Guerrilleros de Cristo Rey, Anti Terrorismo ETA (ATE), Primera Línea de Fuerza Nueva, Grupos Armados Españoles, Accion Nacional Española ... Askotan ere, izen desberdinak erabiltzen ziren egileak berberak izan arren.
BVE 1982. urtean desagertu zen, otsailaren 23ko estatu kolpearen inguran CESIDen barruan sortutako iskanbilen testuinguruan. Dena dela, Espainiako gobernua PSOEren eskura pasatzerakoan GAL siglak sortu ziren gerra zikinaren ekintzak aldarrikatzeko.
2015eko azaroan, eskandalua piztu zen, Ladislao Zabalaren omenezko testua zekarren argazki handi bat jarri baitzuten espainiar ultraeskuindarrei lotutako Madrilgo Los Cien Balcones jatetxean. Ladislao Zabalak 1980an Batallon Vasco Españolen izenean hainbat atentatu egin zituen, eta izualdia sorrarazi zuen Hernani, Andoain eta Astigarraga artean (Gipuzkoa). Atentatu haietan zazpi euskal herritar hil zituen Zabalak, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak 231 urteko espetxealdira kondenatu zuen.[2][3]
BVEri leporatutako ekintza batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970eko hamarkada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1975eko ekainaren 6a: Jose Antonio Urrutikoetxea Josu Ternera eta Mikel Mugiro errefuxiatuen aurkako ekintza prestatzen ari zirela bonba lehertu eta Marcel Cardona Amoros, OASeko kide ohia hil eta Mario Silvasi (hasiera batean David Williams Edwards bezala identifikatua) zauritu dira. Frantziako poliziak Dominique Poulidoro eta Miguel Sanchez Pajares industriala, Playboy aldizkariaren Espainiako ordezkaria, atxilotuko zituen hurrengo egunean. Atxilotuek esan zuten Julio Conde, Espainiako armadako komandanteak eta Candico Acedo, Guardia Zibileko kapitainak kontratatu zituztela.
- 1975eko urriaren 10a: Iñaki Etxabe Orobengoa hil zuten Kanpazarreko gainean, Elorrio eta Arrasate artean, Luis anaia atentatutik bizirik atera zelarik. Birritan eraso zieten lehenago familiako etxea eta jatetxea zen hartan. Estatu terrorismoaren belaunaldi berriko lehen hilketatzat jotzen dute, argitu gabe segitzen badu ere eta senideei biktima izaera ofizialki aitortu ez badiete ere.[4]
- 1976ko otsailean : Angel Iturbe Abasoloren autoan bonba bat jarri zuten.
- 1976ko uztailaren 23a : Eduardo Moreno Bergaretxe "Pertur" Biriatun bahitu eta desagertarazi dute. AAA, ATE eta BVE izenekoek hartu zuten bere gain ekintza hau. Batzuek ETA(pm)ko Bereziak saileko arduradunei leporatu zieten. Saenz de Santamaria generalak behin baino gehiagotan iradoki du estatuaren gerra zikineko ekintza izan zela[5]. Italiako epaileek egindako ikerketa baten arabera Espainiako zerbitzu sekretuentzat lan egiten zuten italiar faxisten talde batek Pertur bahitu eta Espainiako poliziei entregatu zien. Horren arabera Pier Luigi Concutelli izan zitekeen egileetako bat [6]. ETA (p-m) erakundeak Donostiako Brigada Politiko-sozialeko hiru polizia identifikatu zituen egun horretan Behobian ikusi zituztelako: Ferreiros, Lopez Arribas eta Escudero izenekoak. Escudero hori Informazioko Brigada Zentraleko buru izendatuko zuen PSOEko gobernuak[7].
- 1977ko abuztuaren 2a : Juan J. Lopetegi Carrasco hil zuten Angelun (Lapurdi).
- 1978ko apirilaren 5a: Antonio Cubillo Kanariar uharteetako independentziaren aldeko militantea hiltzen saiatu eta larri zauritu zuten, labankada batzuk sartuz, Aljerko bere etxeko atarian. Roberto Conesak Jose Luis Espinosa Pardo poliziaren mertzenarioari agindu zion Antonio Cubillo hiltzea [8] [9] .
- Maiatzaren 29a: Martín Merquelanz Sarriegui taxilaria hil zuten Oiartzunen, buruan bi tiro eginda.[10]
- Uztailaren 2a : Juan Jose Etxabe eta bere emazte Agurtzane Arregi tirokatu zituzten Donibane Lohitzunen; Arregi hil eta Etxabe larri zauritu. Triple A-k hartu zuen ekintza bere gain. Perret anaiek eta Joseph Zuritak egin zuten ekintza.[11]
- 1978ko abenduaren 21a : Jose Miguel Beñaran, "Argala" hil zuten Angelun. Ekintza Jean-Pierre Cherid, Mario Ricci "Carlo Vannoli" eta Jose Maria Boccardo Romanek osatutako taldeak burutu zuen[11].
- 1979ko urtarrilaren 13a : Jose Manuel Pagoaga Gallastegi Peixoto tirokatu eta larri zauritu zuten Donibane Lohitzunen. BVEk eta Triple A-k hartu zuten ekintza beren gain. Perret anaiek egin zuten ekintza hau.[11]
- 1979ko ekainaren 25a : Enrique Gomez Alvarez "Korta" tirokatu eta hil zuten Baionan.
- 1979ko ekainaren 28a : F. Martín Eizagirre eta Aurelio Fernandez hil zituzten Parisen[9] .
- 1979ko irailaren 13a : Justo Elizaran Sarasola Miarritzen tirokatu eta urriaren 5ean hil zen Baionan.
- 1979ko irailaren 28a : Tomas Alba Irazusta hil zuten Astigarragan (Gipuzkoa).
1980ko hamarkada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1980ko urtarrila : Karlos Saldise hil zuten Lezon (Gipuzkoa).
- 1980ko urtarrila : Alonsotegiko (Bizkaia) "Aldana" tabernan bonba bat jarri eta lau lagun hil eta 8 zauritu zituzten (GAEk errebindikatua).
- 1980kootsailaren 2a : Jesus Maria Zubikarai Badiola bahitu eta hil zuten Ondarroan (Bizkaia).
- 1980ko otsailaren 2a : Yolanda González Martín (ikasle bilbotarra eta Partido Socialista de los Trabajadores alderdiko kidea) hil zuten Madrilen.
- 1980ko apirilaren 19a : Felipe Sagarna Ormazabal hil zuten Hernanin (Gipuzkoa).
- 1980ko maiatzaren 8a : Maria Jose Bravo del Valle ikaslea bahitu, bortxatu eta kolpeka hil zuten Donostian (Gipuzkoa).
- 1980ko ekainaren 11a : Jose Miguel Etxeberria Komando Autonomoak erakunde armatuetako kidea Ziburun bahitu eta hil zuten.[12][13]
- 1980ko abuztuaren 30a : Angel Etxaniz Olabarria hil zuten Ondarroan (Bizkaia).
- 1980ko irailaren 7a : Miguel Mª Arbelaiz eta Luis Mª Elizondo hil zituzten Hernanin.
- 1980ko azaroaren 14a : Esperanza Arana eta Jokin Alfonso Etxeberria hil zituzten Caracasen (Venezuela).
- 1980ko azaroaren 14a : Joakin Antimasbere Eskoz hil zuten Hernanin.
- 1980ko azaroaren 23a : Hendaiako Hendayais taberna tirokatu eta Jose Kamio eta Jean Pierre Aramendi hil eta beste hamar lagun zauritu zituzten.
- 1980ko abenduaren 30a : Jose Martin Sagardia Zaldua hil zuten Biarritzen (Lapurdi).
- 1981eko martxoaren 3a : Francisco Javier Ansa Zinkunegi hil zuten Andoainen (Gipuzkoa).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Julio Anguita: "El laberinto vasco"
- ↑ (Katalanez) Jordi Navarro eta Roger Suso: «L'Hogar Social Madrid homenatja un ultradretà que va assassinar set ciutadans bascos», Directa, 2015-11-02.
- ↑ Urko Apaolaza Avila: «Zazpi euskal herritar hil zituen ultraeskuindarra omendu dute Madrilen», Angelu Itsua bloga, 2015-11-02.
- ↑ "Iñaki Etxabe Justiziak abandonatuta" (Berria, 2015/10/06)
- ↑ Fragmentos de una entrevista al General Saenz de Santamaria Tiempo
- ↑ De confirmarse las declaraciones del italiano, sólo cabe que sea `Pertur´ gara.net
- ↑ Pertur, otra víctima de la guerra sucia española gara.net
- ↑ Justo Fernandez Rodriguez
- ↑ a b Werner Mauss, Espinosa y cómo acabar con el PCE(r) y los GRAPO fisicamente
- ↑ Todas las víctimas del Terrorismo. Tomo VI: Batallón Vasco Español. Eusko Jaurlaritza, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza.
- ↑ a b c Amedo: el estado contra ETA
- ↑ Esnaola, Enekoitz. (2016-10-01). «Naparraren gorpuzkiak Mont de Marsan inguruan daudelakoan, kasua irekitzeko eskatu dute» Berria.
- ↑ EiTB. (2016/10/14). Epaileak 'Naparra'ren auzia ireki eta gorpua bilatzeko agindua eman du. .
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- EL GAL. El terrorismo de Estado en la Europa de las democracias CEDRI. Txalaparta, 1990 - ISBN 84-86597-25-0
- AMEDO. El Estado contra ETA Melchor Miralles - Ricardo Arques. Plaza&Janes/Cambio16, 1989 - ISBN 84-7863-006-6
- Josu Mirena Landa Gorostiza: Indarkeria politikaren ondorioz izandako giza eskubideen urraketen biktimak, Eusko Jaurlaritza, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila. Gasteiz, 2009. ISBN 978-84-457-2915-1.