Arteria
Arteria | |
---|---|
Giza gorputzeko arteria nagusiak Irudi gehiago | |
Xehetasunak | |
Honen parte | odol-hodia |
Artikulazioa | bihotza arteriola |
Identifikadoreak | |
Latinez | arteries |
MeSH | A07.015.114 |
TA | A12.0.00.003 |
FMA | 50720 |
Terminologia anatomikoa |
Arteria (grezieraz: ἀρτηρία, artêria) odola bihotzetik gorputzaren gainerako ataletara eramaten duen odol-hodia da. Zirkulazio-aparatuaren zati dira arteriak, eta haien gaixotasun batzuk oso ezagunak dira: arteriosklerosia, enbolia, tronbosia, etab.
Iparraldean, batez ere, arteriei talkazain[1][2] edo zain handi[2] izenak eman izan zaizkie.
Anatomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arteriak organo luzeak dira, tutu edo hodi itxurakoa eta hiru geruzek osatua: barnekoa (endoteliala), erdikoa (giharrezkoa) eta kanpokoa (konjuntiboa). Azken horretan bukatzen dira arteriaren elikadura hodiak eta zentzumen nerbioen buruak. Arteria batzuek euren izena dute: hala, karotida bikoitza da eta burmuinetara eramaten du odola; aorta bihotzaren ezkerreko barrunbean sortzen da eta gorputzeko handiena da. Gainerako arteriak, zeri dagozkion haren arabera izendatzen dira; esate baterako, sabel arteria: odola urdailera eta sabelaldeko beste organoetara eramaten duena; arteria koronarioak: bihotzaren berezko arteriak; giltzurrun arteriak: odola giltzurrunetara eramaten dutenak; arteria subklabioak: bi dira eta enbor brakeozefalikotik eta arku aortikotik abiatu eta leporantz bideratzen dira.
Burua eta lepoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arteria subklabioa.
- Karotidak: komuna, barrukoa eta kanpokoa.
Goiko gorputz adarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arteria erradiala.
- Arteria kubitala.
- Besapeko arteria.
- Humeroko arteria.
Toraxa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arteria koronarioak.
- Biriketako arteriak.
- Saihetsarteko arteriak.
- Toraxeko aorta.
Abdomena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abdomeneko aorta.
- Giltzurrunetako arteriak.
- Mesenterioko arteriak.
Pelbisa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beheko gorputz adarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fisiologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arteriek zeregin bat baino gehiago dituzte zirkulazio nagusian eta txikian. Zirkulazio nagusian odol arteriala (oxigenoduna) garraiatzen dute; aortaren albo adarrak dira. Horretarako, bihotzaren taupadek ahalbidetzen dute biriketan garbitutako odol hori organo guztietara ailegatzea. Zirkulazio txikian odol benosoa eramaten dute bihotzetik biriketara, han oxigenoa har dezan; birika arteriaren adarrak dira.
Lotutako gaixotasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/2/13 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-15).
- ↑ a b Peillen Karrikaburu, Txomin. (2008). Biziaren Hiztegiaz. Euskaltzaindia ISBN 9788495438478.
Aipua: «talkazain (100. or.); zain handi (76. or.)».