Aragoiko bidea (Donejakue bidea)
Aragoiko bidea (Donejakue bidea) | |
---|---|
Frantses bidea Donejakue bidea Espainian Donejakue bideak: frantses bidea eta Espainia iparraldeko bideak | |
Geografia | |
Abiapuntua | Somport |
Helmuga | Gares eta Garesko Erromesaren monumentua |
Lurraldea | Aragoi |
The ID "Q372556 eta Q130281102" is unknown to the system. Please use a valid entity ID. parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa | |
Ezaugarriak | |
Loturak | via Tolosana Frantses bidea Camino de Montserrat a San Juan de la Peña (en) |
Aragoiko Donejakue Bidea, Aragoiko Frantses Bide gisa ere ezaguna, Donejakue Bidearen zati bat da zeinak Euskal Herrian tarte bat egiten duen, Nafarroa Garaian, bidea ekialdetik, Aragoitik, datorrelarik.
Frantzian Arlesgo bidea edo Tolosar bidea hartzen dutenek Somporteko mendatetik Pirinioetako mendikatea zeharkatuz, Aragoiko lurrak igarotzen dituzte lehenbizi, eta Zangoza aldetik sartzen dira Euskal Herrira. Mendebalderuntz eginez, Garesen Frantses bide nagusiarekin bat egiten du bide honek.
Bide honen erabilera oso txikia da. Santiago de Compostelan egindako zenbaketan, 327.000 erromesen jatorria gorde zuten 2018an, eta horietarik 404 lagunek hasi zuten bidea Somporten; Canfrancen 29k; Jacan 116 lagunek eta Leiren pertsona bakarrak. Arlestik etorrita, 164 erromes pasa ziren[1].
Etapa nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ohikoan bide honek halako tarte edo etapak dituela kontsideratzen da.
- Somportetik Jakara (Donejakue bidea) (29,570 km.) Monumentuen mapa
- Jakatik Arrésera (Donejakue bidea) (24,820 km.) Monumentuen mapa
- Arréstik Arrostara (Donejakue bidea) (25,290 km.) Monumentuen mapa
- Arrostatik Zangozara (Donejakue bidea) (20,360 km.), Euskal Herrian sartzen da bidea. Monumentuen mapa
- Zangozatik Elora (Donejakue bidea) (26,970 km.) Monumentuen mapa
- Elotik Garesera (Donejakue bidea) (28,270 km.) Monumentuen mapa
Antzina, jatorrizko pasabidea Palo mendatean zegoen, Echo ibarrean, eta ez Somporten[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Estadísiticas: Oficina del Peregrino en Santiago de Compostela. (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «CAMINO ARAGONÉS | Camino de Santiago | RayyRosa.com» El Camino de Santiago de RayyRosa (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).