Edukira joan

Antiheroi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Antiheroia ohiko heroien besteko ezaugarri psikologiko, moral, sozial eta ekonomikoak dituena da. Betiko heroia eredugarria da, baina antiheroiak jarrera moral okerra erakusten du, ez da moralki eredugarria. [1] Irakurlea, ikuslea ez da pertsonaia horrekin identifikatzen eta ez da hori ere egilearen asmoa. Antiheroi klasikoak On Kixote, Homer Simpson edo Torrente bezelako pertsonaiak dira. Haiengan ezaugarri negatiboak dira nagusi.

On Kixote antiheroi klasikoaren adibidea da.

Antiheroiak heroiaren funtzio bera du normalean, hau da, protagonista da, baina ez heroiaren baliorik (edertasuna, zuzentasuna, balentria) gabe. Hala ere, akzioaren erdigunean da eta, usu, narrazioa zein filma haren gainean eraikiak dira. Sarritan ekintza heroikoak egiten dituenean nahi gabekoak edo kasulitatearen ondorioak dira.

Antiheroia literatura klasikoan agertzen da, nahiz eta haren funtzioak denboraren ondorioz aldatzen joan izana. Lehenengo kasuak antzinatean aurki daitezke, esaterako Plautoren Miles gloriosus dugu. Beste adibide batzuk aipatzeagatik, Tormesko itsumutila, Giovanni Boccaccioren Il Decameroneko pertsonai nagusiak edo, literatura garaikidean, James Joyceren Uliseseko protagonista, Leopold Bloom.

Antiheroia euskal literaturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adibide asko aipatu daitezke:

Antiheroiaren zenbait ezaugarri

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antisoziala pasiboa eta desatsegina izaten da. Orokorrean, diru faltan ibiltzen da eta edozein gauza egin dezake alkohola, harreman sexualak edo dirua lortzeko. Haren baloreak ez dira gizartearenak edo gizartea beste ikuspuntu batetik ikusten du. Oso ohikoa da biografikoa nahiko tragikoa izatea baina hori kontatzean, umorea eta sarkasmoa nagusi dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]