Anita Dolly Panek
Anita Dolly Panek | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Krakovia, 1930eko irailaren 1a |
Herrialdea | Brasil |
Bizilekua | São Paulo |
Lehen hizkuntza | portugesa |
Heriotza | 2024ko martxoaren 27a (93 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | biokimikaria eta botanikaria |
Enplegatzailea(k) | Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala |
Kidetza | Brazilian Academy of Sciences (en) |
Anita Dolly Panek (Krakovia, 1930eko irailaren 1a – 2024ko martxoaren 27a[1]) poloniar-brasildar biokimikaria izan zen, energia-metabolismoa aztertu zuena.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familiarekin batera, hamaika urterekin Brasilera emigratu zuen[2], Bigarren Mundu Gerran Holokaustotik ihes egiteko[3]. 1942tik 1949ra Rio de Janeiroko Bennett ikastetxean ikasi zuen[3].
1954an kimikan lizentziatu zen, eta 1962an doktoretza lortu zuen Rio de Janeiroko Unibertsitate Federalean[3]. 1976an unibertsitate berean sartu zen irakasle titular gisa eta 1995ean katedradun emeritu izendatu zuten[4][5].
1971n Brasilgo Zientzien Akademiako kide izendatu zuten[5]. 1996an Merezimendu Zientifikoaren Ordena Nazionala jaso zuen[4].
Bizitza irakaskuntzari eta ikerkuntzari eskaini zion, eta graduondoko 49 ikasle zuzendu zituen. Guztira 170 artikulu baino gehiago argitaratu zituen Brasilgo eta nazioarteko aldizkarietan eta hiru patente erregistratu zituen[4][5].
2024ko martxoaren 27an hil zen Brasilen, 93 urte zituela[1].
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Os produtos de hidrólise da proteína ureásica da Soja e da Canavalia ensiformis: cromatografia em papel (1955)
- Peroxidase no mate (1955)
- Biotechnological applications of the disaccharide trehalose (C. L. Paivarekin batera, 1996)
- Modulation of trehalase activity in Saccharomyces cerevisiae by an intrinsic protein (J. F. De Mesquita eta V. M. Paschoalinekin batera, 1997)
- The role of the trehalose transporter during germination (R. Cuber, E. C. Eleutherio eta M. D. Pereirarekin batera, 1997)
- Identification of an integral membrane 80 kDa protein of Saccharomyces cerevisiae induced in response to dehydration (E. C. Eleutherio eta J. T. Silvarekin batera, 1998)
- The involvement of hexokinases in trehalose synthesis (D. N. Peixotorekin batera, 1999)
- Evidence for a modulation of neutral trehalase activity by Ca2+ and cAMP signaling pathways in Saccharomyces cerevisiae (A. C. Souza, J. F. De Mesquita eta beste hainbat egilerekin batera, 2002)
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Carta aos meus netos: uma autobiografia (2000)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Polonieraz) «Nie żyje Anita Dolly Panek. Niezwykła osoba, jej powrót do Krakowa trwał 77 lat» Life Krákow 2024-03-27 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2024-03-31) (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Noaj: revista literaria. Asociación Internacional de Escritores Judíos en Lengua Hispana y Portuguesa. Editora Humanitas (argitaratze data: 2003), 179 or. ISSN 0792-0318. (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Anita Dolly Panek» Life Lab jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-07-23) (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).
- ↑ a b c (Portugesez) «Anita Dolly Panek» Conselho Nacional de Desenvolvimento Científico e Tecnológico (Noiz kontsultatua: 2016-02-29).
- ↑ a b c (Portugesez) «Anita Dolly Panek» Academia Brasileira de Ciências (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).