Edukira joan

Amicie Lebaudy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amicie Lebaudy

Bizitza
JaiotzaLyon1847ko uztailaren 27a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1917ko maiatzaren 3a (69 urte)
Familia
AitaConstance Piou
Ezkontidea(k)Jules Lebaudy
Seme-alabak
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakfilantropoa eta idazlea
Izengoitia(k)Guillaume Dall

Amicie Lebaudy, jaiotzez Marguerite Amicie Piou, (Lyon, 1847ko uztailaren 27aParis, 1917ko maiatzaren 3a[1]) frantziar idazle eta filantropoa izan zen.

Amicie Piou Lyonen jaio zen bretainiar jatorriko familian. Ama Angèle Thérèse Palmyre Ledall de Kéréon zuen, aita, berriz, Constance Piou, Lyongo Apelazio Auzitegiko prokuradore nagusia. Tolosa Okzitanian hazi zen, non bere aita Apelazio Auzitegiko lehen presidentea izan zen. 1864an, 17 urte zituela, 35 urteko Jules Lebaudyrekin ezkondu zen, Lebaudy azukre-findegiaren oinordekoarekin[2].

Senar-emazteak Parisen bizi ziren, bizitza sozial aktiboa emanez. Zirkulu erregezale eta katolikoetako finantzarioak eta industrialak maiz bisitatu zituzten. Jules Lebaudyren aberastasuna handitu egiten zen[2].

1882an, Union Générale banku katolikoak porrot egin zuen, neurri batean Jules Lebaudyren manipulazioek eraginda. Porrot honek berrogeita hamar milioi liberako ekarpena egin zuen bere kapitalean[3]. Amicie Lebaudyk senarraren etxea utzi zuen eta Bougivalen kokatu zen. 1888an, Saint-Cloudeko hiru gelako apartamentu batera joan zen bizitzera. Omnibusez bidaiatzen zuen eta ez zuen zerbitzaririk[2].

1892ko maiatzaren 30ean Jules Lebaudy hil zen, eta alargunak bere diruaren erdia jaso zuen. Diru hori gizarte lanetara bideratzea erabaki zuen: ikerketa medikora, etxebizitza sozialetara eta baita errepublikaren aurkako mugimendura ere[2].

1904az geroztik, Amicie Lebaudyk Groupe des Maisons Ouvrières funtzionamendurako beharrezkoak ziren diru kopuruak Eugène Hatton zuzendaritzako kideari entregatu zizkion hilero. 1906an, Groupe des Maisons Ouvrières onura publikoko erakunde gisa aitortu zuten. Amicie Lebaudy hil zenean, fundazioak Madame Jules Lebaudy izena hartu zuen, eta orduan Fondation Amicie Lebaudy[4].

Jean-Baptiste Charcoten espedizioa, Gatineauko San Alexandro kolegio apostolikoa, Plaisance auzoko amaetxea eta Kéréongo itsasargiaren eraikuntza ere finantzatu zituen[3][2].

Idazlanak agritaratzeko, Guillaume Dall izengoitia erabili zuen. Jansenismoaren gaia landu zuen[5].

  • La mère Angélique, abbesse de Port-Royal, d'après sa correspondance (1893)
  • L'Éducation de la démocratie, à propos d'un livre récent (1898)
  • Les Bêtes vues d'un ballon captif (1899)
  • France 1900. Nos humbles braves gens (1900)
  • Le Durbar de Delhi (1903)
  • Merry Christmas, conte de Noël (1904)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Frantsesez) «Marguerite Amicie Piou Lebaudy» Archives de Paris 755 (Noiz kontsultatua: 2024-10-22).
  2. a b c d e (Frantsesez) «Amicie Lebaudy. 1 : La mystérieuse Mme Ledall» Paris myope 2013-10-18 (Noiz kontsultatua: 2024-10-22).
  3. a b (Frantsesez) Ouimet, Raymond. «Amicie Piou Lebaudy, femme de cœur» Le Droit 2021-04-16 (Noiz kontsultatua: 2024-10-22).
  4. (Frantsesez) «Historique» Fondation Amicie Lebaudy (Noiz kontsultatua: 2024-10-22).
  5. (Frantsesez) «Portrait de femme qui a marqué Paris : Amicie Lebaudy» Vivre Paris 2022-02-09 (Noiz kontsultatua: 2024-10-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]