Edukira joan

Amaia Arroyo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amaia Arroyo
Bizitza
JaiotzaAretxabaleta1983ko apirilaren 15a (41 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaUNED
Mondragon Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea

Inguma: amaia-arroyo-sagasta

Amaia Arroyo Sagasta (Aretxabaleta, 1983ko apirilaren 15a) irakaslea eta ikerlaria da.

Amaia Arroyok lehen ikasketak Arizmendi ikastolan egin zituen (baieztatzeko).

2003an gaztetan bizi izan zituen egoerak bideratzeko asmoarekin nerabeengan maiz azaltzen diren janarien portaeren inguruko liburu bat idatzi zuen: "Yo contra yo: la cara oculta de Anna".[1]

2004 hasierako formazio gisa Hezkuntza Bereziko Irakasle Ikasketak burutu zituen. 2012 UNEDen Komunikazioa eta Hezkuntza Sarean masterra burutu zuen eta Mondragon Unibertsitatean IKTak hezkuntzan lantzeko masterra egin zuen. 2017an Arroyok UNEDen Komunikazioan eta Hezkuntzan doktoretza lortu zuen eta Doktoregoko Sari Berezia eskuratu zuen.[2]

Ibilbide Profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza arloan irakasleak teknologia digitalaren erabilera pedagogikoan formatzen aritu da 15 urtez. Irakasle, aholkulari, ikasmaterial egile, editore… lanak egin ditu, beti ere, ikuspegi tekno-pedagogikoa ardatz hartuta.

2015ean hezkuntza-aholkularitza kooperatiba bat sortu zuen, ikastetxeetan konpetentzia digitalaren inguruko aholkularitza eskaintzeko.

2019 INTEFeko Konpetentzia Digitalaren inguruko aditu-taldean parte hartu zuen. Irakasle izan da hainbat unibertsitatetan eta

2019tik aurrera Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko (HUHEZI) irakaslea eta ikerlaria da eta KoLaborategiaren parte da, Gizarte Digitalareko Hezkuntza eta Komunikazio laborategia.[3]

Era berean, koordinatzaile, irakasle eta Batzorde Akademikoaren kide da UEUk eta EHUk sustatutako HEZikt graduondokoan. Bere ikerlerroak honakoa hauek dira:

+ konpetentzia digitala hezkuntzan,

+ ikaskuntza inguruneak eta ekosistemak,

+ diseinu tekno-pedagogikoa eta hezkuntza-berrikuntzaren ikuspegi kritikoa.

Egindako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an Mikel Iruskieta, Montse Maritxalar eta Abel Camacho irakasleekin batera IKTak eta Konpetentzia digitalak hezkuntzan liburua editatu zuen UPV/EHU eta UEU erakundeen elkarlanean.[4]

Amaia Arroyok , zenbait hitzaldi, prestakuntza saio, argitaratutako artikulu eta liburutanbere ikerkuntza eta irakaskuntza lanen artean arlo hauexek jorratu ditu (Wikipedian bertan aurkitu daitezke):

Norberaren Ikas Alorra: Ikasteko Ingurune Pertsonalak edo PLE, (ingelesez Personal Learning Environment) ikasleei beren ikas-prozesuaren gaineko kontrola eta kudeaketa hartzen laguntzen dieten sistemak dira

Erakundearen Ikas Alorra: Ikas-Ziberkomunitatea edo OLE, (ingelesetik bere horretan mailegatua: Organitational Learning Environment) ikasleei beren ikas-prozesuaren gaineko kontrola eta kudeaketa hartzen laguntzen dieten sistemak dira.

Konektibismoa: ikaste-teoria edo pedagogia alorreko teoria da.

Gaitasun digitala: pertsonek jarduera bat burutzeko bakarkako eta gizarte-betekizunetarako dituzten ahalmenen multzoa da, teknologiaren erabilpenari lotuen dagoen ahalmen multzoa hain zuzen.

Gehiago jakiteko bere argitalpen guztiak Errioxako Unibertsitateko zerbitzarian aurkitzen dira: https://dialnet.unirioja.es/servlet/autor?codigo=3551154

Arroyo Ikergazte Kongresuaren batzorde zientifikoko partaidea izan da, euskarazko ikerlari gazteen kongresuan; Euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzeko asmoz, Udako Euskal Unibertsitateak bi urterik behin antolatzen duena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Sagasta, Amaia Arroyo. (2003). Yo contra yo: la cara oculta de Anna. ISBN 978-84-607-7965-0. (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  2. (Gaztelaniaz) Sagasta, Amaia Arroyo. (2017). Docentes y escuelas que aprenden en la red. Estudio sobre la competencia digital, entornos personales de aprendizaje y entorno organizacional de aprendizaje de Arizmendi Ikastola. UNED. Universidad Nacional de Educación a Distancia (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  3. «Direktorioa» Mondragon Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  4. «IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan :: denda :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  1. Amaia Arroyo Sagasta. (2018-07-26). Zer da EIA-OLE (Erakundearen Ikas-Alorra)?. (Noiz kontsultatua: 2018-10-22). https://www.youtube.com/watch?v=IbTPGN-1V-s
  2. Iruskieta, Mikel; Maritxalar, Montse; Arroyo-Sagasta, Amaia; Camacho, Abel. (ed.) (2019). IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan. UEU eta UPV/EHU argitaratzaileak. Bilbo. http://www.ueu.eus/denda/ikusi/iktak_eta_konpetentzia_digitalak_hezkuntzan
  • (Gaztelaniaz) Arroyo Sagasta, Amaia. Docentes y escuelas que aprenden en la red. Estudio sobre la competencia digital, entornos personales de aprendizaje y entorno organizacional de aprendizaje de Arizmendi Ikastola. UNED. 2017. https://dialnet.unirioja.es/servlet/tesis?codigo=121371

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]