Edukira joan

Aleksander Kwaśniewski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aleksander Kwaśniewski


3. Poloniako presidentea

1995eko abenduaren 23a - 2005eko abenduaren 23a
Lech Wałęsa - Lech Kaczyński

Sejmeko kidea

1991ko azaroaren 25a - 1993ko maiatzaren 31
Barrutia: Q21020294 Itzuli
Hautetsia: 1991 Polish parliamentary election (en) Itzuli

Sejmeko kidea

Bizitza
JaiotzaBiałogard1954ko azaroaren 15a (70 urte)
Herrialdea Polonia
Familia
Ezkontidea(k)Jolanta Kwaśniewska (en) Itzuli  (1979ko azaroa -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaGdańskeko Unibertsitatea
Hizkuntzakpoloniera
errusiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta kazetaria
Lantokia(k)Varsovia
Enplegatzailea(k)Georgetowngo Unibertsitatea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Poloniako Langileen Alderdi Batua
Democratic Left Alliance (en) Itzuli
kwasniewskialeksander.eu
IMDB: nm2062898 Edit the value on Wikidata

Aleksander Kwaśniewski (Białogard, 1954ko azaroaren 15a) poloniar politikaria da. 1995 eta 2005 artean Poloniako presidentea izan zen.

Ekonomia-ikasketak hasi zituen Gdańsken, baina amaitu gabe utzi zituen. Suedian eta Estatu Batuetan lan egin zuen denboraldi laburrez, 1970eko hamarraldiaren erdialdera. Poloniara itzulitakoan, Poloniako Langileen Alderdi Batuko kide egin zen, erregimenak onartzen zuen alderdi bakarreko kide, alegia. 1981ean egunkari bateko zuzendari izendatu zuten, baina hilabete gutxi batzuk geroago, Wojciech Jaruzelski jeneralak gerra-legea ezarri zuenean, itxi egin zuten. Egunkaria atzera zabaldu zenean, Langileen Alderdia bultzatu zuen estatuaren zentsura salatu gabe. 1984an, Sztandar Mlodych egunkari ospetsuaren erredakzioburu gisa lan egin zuen. Urtebete geroago, Jaruzelskik Gazteria eta Kiroletako ministro izendatu zuen. 1989an, gobernu komunistak Solidarnosc sindikatuaren eskuetan utzi zuenean aginpidea, sindikatuaren buru Lech Walesarekin negoziatu zuen zuzenean. Urtearen amaieran, komunista izandako politikari-talde batek Poloniako Errepublikaren Sozialdemokrazia alderdia sortu zuen, Kwaśniewskiren gidaritzapean.

1991n Parlamentuko kide hautatu zuten, eta ezkerreko eta komunistak izandako beste alderdi batzuekin batera, Ezkerreko Batasun Demokratikoa sortu zuen. Lech Walesaren presidente zela antikomunisten artean izan ziren tirabirak ondo baliatuta, Ezkerreko Batasun Demokratikoak irabazi zituen 1993ko Parlamentuko hauteskundeak. 1995ean presidentetzarako hauteskundeetara aurkeztu zuen bere burua. Autobusean ibili zen Polonia osoan zehar, mendebaldeko politikarien gisara, eta joera politiko desberdinak adostuko zituen eta herrialdea mende berrira eramango zuen buruzagi gisa saldu zuen bere burua. Walesak bezala, Polonia Europar Batasunean eta NATOn sartzeko asmoari eutsiko ziola adierazi zuen, eta 1989an ezarritako erreforma politikoei eta ekonomikoei eutsiko ziela halaber. Presidente hautatu zuten, botoen %51,7 jasota. 2005eko abendura arte izan zen Poloniako presidente, eta Lech Kaczyński izan zen haren ondorengoa, 2010ean hil zen arte.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]