Edukira joan

Alan Griffin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alan Griffin
Joxan Goikoetxea ezkerrean akordeoiarekin eta Alan Griffith eskuinean alboka joz.
Bizitza
JaiotzaEnnis1952ko urtarrilaren 22a
Herrialdea Irlandako Errepublika
Heriotza2023ko abenduaren 5a (71 urte)
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
Musika instrumentuaUilleann pipesa
Tin whistlea
Alboka

Alan Griffin (1952ko urtarrilaren 22a, Ennis, Clare konderria2023ko abenduaren 5a) irlandar musikari bat izan zen, luzaz Gipuzkoan bizi izan zena. Hainbat musika-tresnaren artean, irlandar gaita eta tin whistle txirula, eta alboka jo zituen. Luzaroan Alboka musika taldearen kideetako bat izan da.

Literatura alorreko doktoretza bat zela medio, 1984ean Donostiara iritsi eta orduantxe hasi zen euskal musikara hurbiltzen, ezagutzen eta maitatzen. Urte haietan, hainbat kantari eta talderekin kolaborazio ugari egin zituen, bai diskoen grabaketetan, bai zuzeneko emanaldietan. Hasiera batean, Txomin Artola eta Amaia Zubiriaren Folk-Lore Sorta proiektuan eta geroztik Xabi San Sebastian, Juan Mari Beltran, Joxan Goikoetxea, Gorka Knörr, Benito Lertxundi, Olatz Zugasti edo Xabier Euzkitze bezalako artistekin.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]