Edukira joan

Duzunaritze

Koordenatuak: 43°09′56″N 1°10′19″W / 43.1656°N 1.1719°W / 43.1656; -1.1719
Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:45, 14 otsaila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Duzunaritze
 Nafarroa BehereaEuskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Beherea
EskualdeaGarazi
UdalerriaDuzunaritze-Sarasketa
Administrazioa
Motaherria
Izen ofiziala Bussunarits
Posta kodea64220
Herritarraduzunariztar
Geografia
Koordenatuak43°09′56″N 1°10′19″W / 43.1656°N 1.1719°W / 43.1656; -1.1719
Azalera0,59 km²
Garaiera220 metro
Distantzia6,9 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria294 (1836)
Dentsitatea498 bizt/km²

Duzunaritze[1][a] Duzunaritze-Sarasketa udalerriko herri bat da, Euskal Herriko Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta, Garazi eskualdean.

Antzina, udalerri propioa izan zen, baina 1841eko maiatzaren 12an Sarasketa udalerri zaharrarekin bat egin zuen Duzunaritze-Sarasketa udalerria sortzeko.

Bertako biztanleak duzunariztarrak dira.

Duzunaritze beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[4]

  • Buçunaritz (1264)
  • Bucinariz (1304)
  • Buzunariz (1513)
  • Buçunaritz (1621)
  • Butcunna (1650)
  • Busunarits (1665)
  • Buznaritz (1703)

"D-" hasierak nahiko berria dirudi eta euskaraz ere ugariak dira toponimoa "B-"z hasten den testigantzak. Kasu honetan, ordea, Euskaltzaindiak berrikuntza hobetsi du arautzeko orduan.

Herria, batzuetan, frantsesaren edo antzinako formen eraginagatik da, oker deitua Buzunaritze.

Etimologiaz autoreen arabera "makal zuria(k dauden lekua)" edo "lertxunen haritzak edo hariztia" esan nahi du.

Duzunaritze Hergarai ibarran dago.

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaziko ekialdean, Hergarai azpieskualdeko iparraldean, garaztarrak ditu inguruko herriak: iparraldetik Iriberri, Buztintze eta Lakarrako lurrak ikutzen baditu, ekialdean Sarasketa udalkidea dauka. Hegoaldean Ahatsako auzo batzuk ditu eta hego-mendebaldean Aintzilako lurrak. Amaitzeko, mendebaldean zerbitzu batzuk eskaintzen dizkion Donazaharre dago.

  • Bernatenea
  • Ithurraldea
  • Ainxitxazburu

Erdi Aroan, Duzunaritzek eta Sarasketak parrokia bera partekatzen zuten, udalerri ezberdinak izan arren. Honek, udalerriko egungo eliza, bi herrien artean zaldiz kokatzea eragin zuen.

Frantziako Iraultzan, Gratian Dagorret herriko apaizak erbesteratu behar izan zuen.

1841eko maiatzaren 12an, Duzunaritze eta Sarasketa udalerriek bat egin zuten Duzunaritze-Sarasketa udalerri berria sortzeko.[5]

2002an onartutako udalerriko armarrian herri honi erreferentzia egiten dien elementuak zati guztietan daude, beheko ezkerrekoa izan ezik:[6]

Udalerri independentea zeneko datu demografikoak daude:

1793 1800 1806 1821 1831 1836
276 294 275 295 314 294

Ondasun nabarmena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Donibaneko eliza, herritik hurbil, XV. mendekoa da. XVII. mendeko zenbait eskultura dauka.[7]
  • Apat gaztelua[8][9]
  • Hilerrian hilerri diskoidal batzuk (ez asko baina ondo kontserbatuak; nabarmentzekoa Apat familiarena) eta gurutzeak daude.

Duzunariztar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. /dus̻unaʁ̞its̻e/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]