Zutik (alderdia)
- Artikulu hau 1991n sortutako alderdiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zutik (argipena)».
Zutik Euskadiko Mugimendu Komunistak (EMK) eta Liga Komunista Iraultzaileak (LKI) bat egin ondoren 1991n sortutako alderdi politiko ezkertiarra izan zen. Zutikeko kideek Nafarroan Batzarre alderdian parte hartzen zuten. 2008ko Nazio Konferentzian alderdi politiko izateari utzi zion, eta «pluraltasun handiko talde politiko-soziala» bilakatu zen[1]; ordutik aurrera alderdiko ildo bakoitzak bere jarduera garatu zuen. Azkenik, 2011ko abenduaren 17an, Bilbon egindako Biltzar Orokorrean, alderdia desegitea erabaki zuten.[2]
Zutik (alderdia) | |
---|---|
Datuak | |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Espainia |
Ideologia | Marxismoa, Antikapitalismoa eta Euskozaletasuna |
Kokapen politikoa | ezker politiko |
Jarduera | |
Honen parte | Europako Ezker Antikapitalista eta Euskal Herritarrok |
Agintea | |
Prentsa-organoa | Hika |
Gazteria | Hautsi eta Zutik Gazteok |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1991 |
Ondorengoak | Gorripidea |
Desagerpena | 2011ko abenduaren 17a |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
1990eko hamarkadan Zutiken gazte alorreko erreferentea Hautsi bazen ere, 2000ko hamarkadan sartzearekin batera eta Hautsi desagertzearekin batera, Zutikek Zutik-Gazteok sortu zuen.
Ideologia
aldatuZutik ezker iraultzailearen eremuan kokatzen zen.
Zutik sortutako alderdiek (EMKk zein LKIk) historikoki ezkerreko abertzaletasunaren gertuko posizio politikoa landu zuten (esaterako, 1990eko hamarkadan zehar botoa Herri Batasunarentzat eskatuz). Zutikek, hala ere, ez zuen bere burua abertzaletzat hartzen. Horrela[3],
« | Euskal naziokoak gara, ezkerreko abertzaletasun demokratikoaren tradizioaren hoberenaren eta autodeterminazioaren eskubidearen gauzapenaren aldeko ezker federalistaren tradizioaren hoberenaren sintesia lortzearen aldekoak. (...) Euskal naziokoak gara, nazionalistak derrigorrez izan gabe, (...) Eta horrela izanik, marko politiko propioa nahi dugu, Espainiako estatuarekiko harreman on batekin eta Europan barruan. | » |
Hortaz, abertzale eta ez-abertzalez osatutako talde politikoa zen, alderdiaren arabera, eta euskal gatazkaren konponbide adostu batean sinesten zuten. Ideologia eta sentsibilitate guztiak errespetatzen dituen gizarte baten aldeko apostua egiten zuen Zutikek[erreferentzia behar]. Horrela, hainbatetan agertu zen ETAren aurka, gizarte honen aniztasunaren kontra dagoen eta oinarrizko giza eskubideak errespetzatzen ez dituen talde armatua baita, taldeak zioenez.
Historia
aldatu1999 eta 2000 urteetan, Zutik Euskal Herritarrokeko parte izan zen. ETAk garai hartan mantentzen zuen su-etena hausterakoan, Zutik EHtik atera zen, Batzarre bezala. Alderdiak, halaber, ez zuen Batasuna prozesuan parte hartu.
Banaketa eta ondorengo egoera
aldatu2006an, Zutikek «Euskal Herriko nazio gatazkari buruzko jarreran izandako aldaketa» zela eta, LKIn jatorria zuten hainbat kidek Zutiketik eszisioa burutu zuten[4]. 2007ko martxoan ofizialki Ezker Gogoa sortu zuten. 2009an Ezker Gogoak Alternatiba alderdi sortu berrian bat egin zuen Ezker Batutik zetozen hainbat kiderekin.
2009tik aurrera, halaber, Zutikeko hainbat ildok agerpenak egin zituzten, Gorripidea ildoak[1] eta Gune Antikapitalistak[5] bezala. Aitzitik, Zutik alderdiaren izenean egindako agerpenik ez zegoen edo oso urriak ziren.
2011ko abenduaren 17an, Bilbon egindako Biltzar Orokorrean, alderdia desegitea erabaki zuten, eta Gorripidea ildoak bere burua alderdi bilakatuko zuela adierazi zuen, Gorripidea izenaz.[2]
Hauteskundeak
aldatuHainbatean Herri Batasunarentzat eskatu zuen botoa. 2004ko Espainiako Hauteskundeetara Aralarrekin aurkeztu zen koalizioan Euskal Autonomia Erkidegoan, baina ez zuen ordezkaritzarik erdietsi. Botoen %1,7 lortu zuten.
2007ko Udal Hauteskundeetan Debagoienako herri batzuetan (Arrasaten, kasu) Ezker Batuarekin batera aurkeztu zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Gorripidea ildoaren aurkezpena Gorripidea ildoa-Zutik, 2009ko martxoaren 1a
- ↑ a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
prentsaoharra
izeneko erreferentziarako - ↑ Nazio Konferentziarako eztabaidagaiak[Betiko hautsitako esteka] Zutik, 2008ko maiatzaren 8a
- ↑ Una escisión de Zutik promueve un foro para la renovación de la izquierda vasca Gara, 2009ko urriaren 6a
- ↑ Gune Antikapitalista-Zutik apoya la huelga general 2009ko maiatzaren 21eko grebari buruzko bloga
Ikus, gainera
aldatuKanpo-estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Zutiken webgunea (Ez dago erabilgarri)
- (Gaztelaniaz) Zutiken Gorripidea ildoaren webgunea