Xabier Lizardi

euskal idazlea

Jose Maria Agirre Egaña,[1] ezagunagoa Xabier Lizardi goitizenez, (Zarautz, Gipuzkoa, 1896ko apirilaren 18a - Tolosa, 1933ko martxoaren 12a) euskal idazlea izan zen, batez ere olerkaria. Zuzenbidea ikasi zuen, eta Tolosako enpresa batean sartu zen lanean. Euskaltzaleak elkartea sortzen lagundu zuen, eta bere garaiko ekintza kultural eta politikoetan parte hartu. Gipuzkoa Buru Batzarreko kide eta buruzagi izatera iritsi zen. Esteban Urkiaga Lauaxeta (1905-1937) eta Nicolas Ormaetxea Orixerekin batera, bere aroko olerkari hoberena dugu. Biotz-begietan, 1932an argitaratua, kritikariek oso aintzakotzat hartu zuten. Xabier Lizardi hil eta gero, Aitzolek haren Umezurtz olerkiak argitaratu zituen.

Xabier Lizardi

(1933)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJose Maria Agirre Egaña
JaiotzaZarautz1896ko apirilaren 18a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaTolosa1933ko martxoaren 12a (36 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, poeta eta idazlea
KidetzaEuskaltzaleak
MugimenduaEuskal Pizkundea
Izengoitia(k)Xabier Lizardi
Genero artistikoaolerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Literaturaren Zubitegia: 223 Musicbrainz: 94aa5582-dadb-4845-bc97-e7c9afc444cb Edit the value on Wikidata

Gerra Zibilaren aurretiko olerkari lirikorik behinena, izadiaren —izadi edertuaren— olerkaria izan zen. Lizardiren prosa haren poesia bezain originala da. Itz lauz izeneko bilduman lehen mailako idazle, estilo pertsonal eta moderno baten jabe ageri da.

Bizitza

aldatu

1896ko apirilaren 18an jaio zen Zarautzen —datu batzuen arabera, Egaña-Enea etxean (gaur egun, Nafarroa kaleko 7. zenbakiko etxea)[2][3], eta besteen arabera, Azara kalean—.[4][5] Frantzisko Maria Eleuterio Agirre Goikoetxea zarauztarraren eta Emilia Nizeta Juliana Kasilda Egaña Belaunzaran donostiarraren seme zaharrena zen.[6][7][5] Jaio eta biharamunean bataiatu zuten Zarauzko Andre Mariaren Zeruratzearen parrokian eta Jose Maria Bizente jarri zioten izena.[6][5]

Hamar urte zituela, Tolosara aldatu zen familia, eta han hasi zen berreskuratzen erdi galdua zuen euskara.[8] 1913an aita hil zitzaionean, ikasketak aldi baterako utzi zituen familia osoari laguntzeko.[7] 1916an Bilboko Euzko-Deyan idazten hasi zen, lanak Zarauztar Sabin eta Samaiko Zulo izengoitiez izenpetuz. Urtebete geroago (1917) Zuzenbide ikasketak amaitu zituen Madrilen.[8] Perot fabrikako kudeatzaile izateko kontratatu zuten Tolosan bertan (1923).[9] Lana zela eta, asko bidaiatu zuen Espainian zehar, eta Parisen ere egon zen.[10]

1923ko otsailaren 2an Frantziska (Pakita) Eizagirrarekin ezkondu zen.[7][5] Zazpi seme-alaba izan zituzten, eta horietatik hiru umetan hil ziren.[7][11]

Arrasaten 1927an ospatutako Euskeraren Egunean gailendu zen eta han lehen aldiz Xabier de Lizardi izengoitia erabili zuen.[12] Geroago, Aitzoli bidalitako azken gutunean, idatzi zuen euskaraz sortu zituen idazlan guztiak izengoiti horrekin sinatu behar zirela.[13]

Euskararen aldeko ekintzaile nekagaitz agertu zen: euskarazko egunkari bat argitaratzeko asmoa landu zuen; Larramendiren ohoretan egin ziren literatura jaiak antolatu zituen, eta ekinaldi askotako lankidea izan zen (Errenteriko Euskeraren Eguna, Segurako Ume Euskaldunaren Eguna, Bergarako Euskeraren Eguna, Kirikiño Sariaren antolakuntza, eta abar).[8]

Euskaltzaleak elkarteak, Lizardi bazkide zuela, sakabanatuta zeuden olerkariak bildu nahirik, Euskal Poesiaren Eguna antolatu zuen Errenterian Luis Jauregiren omenetan (1930). Bertan esku hartu zuen Lizardik, hiru poesia aurkeztuz. Hurrengo urteko ekitaldirako, Tolosan Emeterio Arreseren ohorez idatzitako Urte-giroak ondu zuen, «Lizardiren obrarik garaiena» (Aitzol).[8] 1932an Biotz-begietan, olerki bilduma ospetsua, eta bi antzerki lan, Laño ta izar eta Bi aizpak argitaratu zituen.[10] Urte berean, Kirikiño Saria irabazi zuen Etxe-barne bizia izeneko artikuluarengatik.[14][8] 1933an 36 urte besterik ez zituela, pneumoniak jota hil zen.[15]

Hil ondoren, Lizardiren beste liburu bat plazaratu zen: Umezurtz-Olerkiak (1934). Urte berekoa da Itz lauz izeneko artikulu bilduma. Geroago, 1953, Ezkondu ezin zitekeen mutilla antzerki lana agertu zen.[12][16]

 
Xabier Lizardiren omenezko monumentua Zarautzen

Poesia

aldatu

Antzerkia

aldatu

Artikuluak

aldatu

Kritika

aldatu

Xabier Lizardiren idazlanen gai nagusietako batzuk heriotza, natura, aberria, euskara eta kristautasuna dira.[4] Bizitzan zehar, ezagunagoa izan zen antzerkigile gisa olerkari gisa baino:

« (...) hizkeraren trinkoagatik eta gogoetaren malguagatik, Xabier Lizardiren poesia gizamaila kultu baten kontsumorako artea zen. Bere garaiko klase landua, zoritxarrez, erdalduna zen gehienbat, eta euskaldungoa berriz ez zen aski eskolatua euskaraz, edertasuna posible zela frogatzen zion artistaren lana dastatzeko, urte asko eta historia luze bat pasa behar izan dute poesia minoritario hura herri oso baten erreferentzia izaten hasteko. »
Koldo Izagirre[4]

Xabier Leteren esanetan, Lizardi hizkuntza poetiko berezi bat sortu zuen lehen euskal poeta izan zen.[4] Gabriel Arestik, berriz, esan zuen «Lizardik urrezko orri bat eskribitu zue[n](la) euskal literaturan, guztirik ederrena, guztirik dizdiratsuena».[4]

Aitzolek euskal literaturaren historiako idazle esanguratsuenen artean kokatu zuen Lizardi, Bernart Etxepare eta Sabin Aranarekin batera.[13]

Luis Mari Mujika idazleak Azorínen hitzekin deskribatu zuen Lizardiren sormena: «Ni naiz paisaia».[2]

Josu Landaren hitzetan, Lizardi «anomalia zoragarri bat» da euskal literaturaren historian, eta haren olerkien «erdia baino gehiago gaur egun rapeatzeko modukoak izango lirateke».[19]

Aipamenak

aldatu

Lizardi olerkia eta abestia

aldatu

Mikel Laboak abesti bat sortu zuen Bernardo Atxagaren Lizardiren omenez idatziriko olerki baten hitzetan oinarrituta. 1985ean argitaratu zuen Sei albumean,[20] baita geroago 1997ko Zuzenean albumean ere.[21]

Ni ez naiz Mikel Laboa komiki-liburuko gutxienez 8 orritan irudikatzen da Laboak abestia nola sortu eta grabatu zuen. Grabatzeko estudioan sartu eta egin zuen lehenengo saioa nahikoa izan zen grabazioa borobiltzeko, estudioan grabazioa ikusten ari ziren Jean Phocas soinu-teknikaria, Iñaki Salvador musikaria, eta Marisol Bastida guztiz hunkitu zirela. Abestiaren inguruko fantasiazko irudiak.[22][23]

Doinua erritmoaren aldetik tangoa denez, Laboak dantzatu ere egiten zuen abestia interpretatzen zuenean, pianoan Iñaki Salvador aritzen zela.[24]

Hau da Bernardo Atxagakren olerki ezaguna:[25]

Lizardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezka
eta gu ere hire zain geundela
esan zioagu
ez hintzela aspaldi azaldu
etxetik
eta belatzean eseri gaituk denok
erlojuak janez
baina mezularia bidali diagu Alosko torrea
eskilara luzetan
beleak uxatzen
ote hintzen ikus zezan
gero kanpaiak entzun dizkiagu
zakurrak zaunkaka
orduan sortu haiz bidetik
balantzaka
eta hirekin aurrez aurre jarri garenean
zerraldo erori haiz gure oinetan
eta gorpu gogor hintzen
udazkenaren tronoan
hertsi dizkiagu begiak
adiosik ez
eta goizaldean
muxika hezur batetan sarturik
o petit poete
pirotekniarik gabe lurperatu haugu
baratzan.

Ondarea

aldatu

Xabier Lizardiren izena daramaten kaleak Zarautzen, Tolosan eta Donostian daude.[26][27][28]

1961ean, Euskaltzaindiak Gipuzkoako Aurrezki Kutxarekin batera Lizardi olerki saria antolatu zuen.[29]

Bertsolaritza munduan, Lizardi saria bertsolari gazteei ematen zaie 1976az geroztik.[30]

1982an, Zarauzko Udaleko Kultura Departamenduak Xabier Lizardi saria ezarri zuen euskal haur eta gazte literatura sustatzeko.[31]

2011az geroztik, Jose Luis Padronek poesiari buruzko podcast bat zuzentzen eta aurkezten du, Lizardiren baratza izenburua duena.[32]

Erreferentziak

aldatu
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. a b Astiz, Iñigo. «Paradisuko igaroaldia» Berria 2014-08-27 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-09-08) (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  3. «Egaña enea» Gure Zarautz jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-09-08) (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  4. a b c d e Serrano Mariezkurrena, Amaia. «Agirre, Jose Maria» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Eusko Ikaskuntza) ISSN 2444-5487. (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  5. a b c d Onaindia, Santi. (1975). «48.— Jose Maria Bizente Agirre Egaña, «Xabier Lizardi» (1896-1933)» Euskal literatura. IV Etor https://zubitegia.armiarma.eus/?p=ona-223(Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  6. a b «Bataioa Agiriaren Aurkibide digitala: Jose Maria Vicente, Aguirre, Egaña» Donostiako Elizbarrutiaren Artxibo Historikoa (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  7. a b c d Lizardi, Xabier. (1996). «Aurkezpena (Anjel Lertxundi)» Antzerkiak. Azpeitia: Zubi, 7 or. ISBN 84-921844-0-X. (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  8. a b c d e «Efemeridea. Jose Maria Agirre, Xabier Lizardi, 1933ko martxoaren 12an hil zen Tolosan» Euskonews (Eusko Ikaskuntza) 385 2007-03-09 ISSN 1139-3629. (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  9. Otaegi, Lourdes. (1995). Euskera aundiki-soñekoz (Jose Maria Agirre, Lizardi). Donostia: Euskal Editoreen Elkartea, XII or..
  10. a b Kortazar, Jon. (1995). Jose Maria Agirre, "Xabier Lizardi" (1896-1933). Gasteiz: Eusko Jaurlaritza-Kultura Saila (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  11. «Bizi urratsak» Hizkuntza Politikarako Sailordetza jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2007-08-10) (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  12. a b (Gaztelaniaz) «Efeméride. El 18 de abril de 1896 nació en Zarautz José María de Aguirre Egaña, Xabier de Lizardi» Euskonews (Eusko Ikaskuntza) 296 2005-04-15 ISSN 1139-3629. (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  13. a b (Gaztelaniaz) Aitzol (Ariztimuño Olaso, Jose de). (1933). «El poeta José Maria de Agirre» Yakintza (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  14. (Gaztelaniaz) «Premio Kirikiño» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Eusko Ikaskuntza) ISSN 2444-5487. (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  15. (Gaztelaniaz) «Jose Maria Agirre» Euskomedia (Noiz kontsultatua: 2017-02-12).
  16. (Gaztelaniaz) «Xabier Lizardi (Zarautz 1896-Tolosa 1933)» Argia jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2007-10-23) (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  17. Otaegi Imaz, Lourdes. «Itz lauz (1934). Jose Maria Agirre» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Eusko Ikaskuntza) ISSN 2444-5487. (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  18. «Xabier Lizardiren bibliografia KMKn - Kazetaritza» Gipuzkoako Foru Aldundia (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  19. Sarasola, Ainhoa. «Lan berritzailea, biziberrituta» Berria 2021-10-01 (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  20. «6» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  21. «Zuzenean» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  22. (Ingelesez) «'Ni ez naiz Mikel Laboa' liburuan aipatzen diren abestien zerrenda» Spotify (Noiz kontsultatua: 2023-01-10).
  23. Larratxe, Joseba. (2022). Ni ez naiz Mikel Laboa. Joseba Larratxe - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
  24. de la Maza, Gabi. Lizardi (Mikel Laboa). Euskal Karaokeak - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  25. «Lizardi» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  26. (Gaztelaniaz) «Lizardi Kalea en Zarautz» Calle.es (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  27. (Gaztelaniaz) «Ostadar propone una salida que rodeará a Tolosa» El Diario Vasco 2020-01-08 (Noiz kontsultatua: 2024-09-15).
  28. (Gaztelaniaz) «Calle de Xabier Lizardi» Callejero.net (Noiz kontsultatua: 2024-09-15).
  29. Serrano Mariezkurrena, Amaia. «Agirre, Jose Maria (1977ko bertsioa)» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Eusko Ikaskuntza) ISSN 2444-5487. (Noiz kontsultatua: 2024-09-15).
  30. Larrañaga Solaberrieta, Aiora. «Bertsolari Gazteen Lizardi Sariko kanporaketa hilaren 27an eta 28an izango da» Zarautz GUKA 2020-08-17 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
  31. Zabala, Juan Luis. «Lizardi Haur eta Gazte Literaturako Saria: ez inertziari, bai aldaketari» Euskal Idazleen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2024-09-15).
  32. Padron, Jose Luis. «Lizardiren baratza» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-09-15).

Bibliografia

aldatu
  • Mujika, Luis Mari: Lizardiren estetikara beste hurbilketa bat. - Egan, 2011-3/4, 197-212.
  • Mujika, Luis Mari: Lizardiren estetikara beste hurbilketa bat. - Egan, 2013-1/2, 81-96.
  • Otaegi, Lourdes: Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan. -Donostia: Erein, L. G. 1994.
  • Otaegi, Lourdes (eta Paulo Iztueta, ed.): Lizardi, gutunak (1928-1932). -Donostia: Utriusque Vasconiae, L. G. 2007.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
Xabier Lizardi