Vittoria Schisano
aktore italiarra
Vittoria Schisano (Pomigliano d'Arco, Italia, 1983ko azaroaren 11) italiar aktorea da.
Vittoria Schisano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Giuseppe Schisano |
Jaiotza | Pomigliano d'Arco, 1977ko azaroaren 11 (46 urte) |
Herrialdea | Italia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Biografia
aldatuPomigliano d'Arcon jaio eta hazi zen Giuseppe Schisano izenaz. 1998an Erromara joan zen antzezpena ikastera. Hainbat urtez antzerkian aritu ondoren, 2005ean bi atalez osatutako Mio figlio telefilmean agertu zen.[1]
2011ko azaroaren 17an Corriere della Sera egunkariaren Sette aldizkarian argitaratutako elkarrizketan generoa aldatzeko bideari ekin ziola adiera zuen. Sexuz aldatu ostean, Vittoria Schisano izena hartu zuen. 2016ko otsailean Playboy aldizkariaren Italiako edizioaren azalean agertu zen lehen emakume transgeneroa bihurtu zen.[2]
Filmografia
aldatuFilmak
aldatuUrtea | Izenburua | Rola | Oharrak |
---|---|---|---|
2014 | Perez. | ||
La vita oscena | Sexu-langilea | ||
2013 | Take Five | 'A Jannona | |
2012 | Tutto tutto niente niente | Emakume trans | |
Canepazzo | David Moiraghi | ||
2005 | Mio figlio | Damien | Bi atalez osatutako telefilma |
Telesailak
aldatuUrtea | Izenburua | Rola | Oharrak |
---|---|---|---|
2011 | Al di là del lago | Atal batean | |
2010 | Io e mio figlio - Nuove storie per il commissario Vivaldi | Damien |
Liburuak
aldatuAutobiografia
aldatu- La Vittoria che nessuno sa (2017, Sperling & Kupfer argitaletxea, egileak: Angela Iantosca eta Vittoria Schisano, ISBN 9788820061616)
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Italieraz) Iantosca, Angela; Schisano, Vittoria. (2017). La Vittoria che nessuno sa. Sperling & Kupfer ISBN 9788820061616..
- ↑ (Italieraz) «Vittoria Schisano, la prima transgender sulla copertina di Playboy Italia» La Repubblica 2016ko otsailaren 3a (Noiz kontsultatua: 2017ko azaroaren 15ean).