Saturnioa latindarren bertso formarik antzinakoena da. Beranduagoko olerkariek, hala, bere jatorri antzinakoagatik deitu zuten (Urrezko Aroari erreferentzia eginez, Saturno jainkoen errege zenean). Livio Andronikok, Homeroren Odisea latinera itzultzeko edo egokitzeko erabili zuen metrika da, Neviok, Lehen Gerra Punikoari buruzko olerki epiko orijinalean erabili zuena, eta baita, arval apaizen ereserkietan agertzen dena ere. Ondorengo olerkariek, nolabaiteko erreluktantzia sentitu zuten beragatik. Ez dago adostasunik bere sistema metrikoari buruz, bertso bakoitza bi zatitan banatzen dela izan ezik, ianbikoa eta trokaikoa, modu orokorrean. Gehien aipatzen den adibidea, ustez, Metelo familiako partaide batek, Nevioren erasoetatik defendatzeko erabili zuena da: dabunt mallum Metelli / Naevio poetae (Metelotarrek zigortuko dute Nevio olerkaria). Badirudi aliterazioak ere paper garrantzitsua bete izan duela saturnioan.

Kanpo estekak

aldatu