Aliterazio
Aliterazioa gertu dauden egituren edo hotsen errepikapena da. Tradizio frantsesean eta ingelesean errepikatzen diren soinuak kontsonanteak edo azentua dituzten silabak dira; tradizio espainiarrean, aldiz, bokalak ere aliterazio barruan onartzen dira. Etimologikoki, hitza latinetik dator, alliteratio edo letra errepikapena. Beraz, errepikapen figura bat da eta bere efektu nagusia erritmoa indartzea da. Egun , batez ere, efektu harmonikoa bilatzen da eta, aditu batzuen arabera, barne errimatzat har daiteke.[1]
Hona hemen Bitoriano Gandiagaren adibide bat:[2]
- Trinkili trankala ari gara
- trinliki trankala betikoan
- trankalak trinkili
- bizitza bideko
- egunen orduan
- uneen ritmoan.
Poema honetan nabarmenak dira "t", "r", "k" soinuen aliterazioa; horrekin, poetak, eguneroko bizitzaren atzera-aurreak azaldu nahi dizkigu.
Egile bereko beste adibidea:
- Zeharkako bide
- zeharkariak
- zeharka meharka.[3]
Kasu honetan "z" soinuaren aliterazioak bidearen sigi-saga erakusten digu.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Jean Haritxelhar, 37.or.
- ↑ Adio. Donostia: Elkar, 2005, 93 or.
- ↑ 51.or.
Bibliografia
aldatu- Euskaltzaindia: Literatura Terminoen Hiztegia. Bilbo: 2008. Jean Haritxelharren artikulua, 37-38 or.
- Angelo Marchese eta Joaquín Forradellas: Diccionario de retórica, crítica y terminología literaria. Bartzelona: Ariel, 1982. 21-22 or.