Ronald Colman
Ronald Colman (Richmond, 1891ko otsailaren 9a - Santa Barbara, 1958ko maiatzaren 19a) aktore ingelesa izan zen.
Ronald Colman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Richmond, 1891ko otsailaren 9a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Heriotza | Santa Barbara, 1958ko maiatzaren 19a (67 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: birika-enfisema |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Benita Hume (1938ko irailaren 30a - 1958ko maiatzaren 19a) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki aktorea, zinema aktorea, gidoilaria, telebista-aktorea eta aktorea |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
ronaldcolman.com | |
|
Biografia
aldatuRichmonden, Surreyn, jaio zen, lau seme-alabetan bigarrena [1]. Eskolako sasoitik ezagun egin zitzaion antzerkirako zaletasuna. Cambridgeko unibertsitatean ingeniaritza ikasteko saioa egin zuen, baina aitaren bat-bateko heriotzak ez zion ikasketak amaitzen utzi, diru kontuak gorabehera.
Antzerki munduan afizionatu ibili zen hainbat urtetan. Londresko British Steamship Company delakoan ikasle aritu eta gutxira [1], Eskoziar Erregimentuan eman zuen izena [2], Lehen Mundu Gerran parte hartzeko. Claude Rains, Herbert Marshall edo Basil Rathbone aktoreak ere halatsu ibili ziren eta Colmanen lagun bihurtu ziren. 1914an hanka batean zauritu zuten, eta bi urte geroxeago erretiroa hartu zuen.
1916 eta 1922 bitartean antzerkian jardun zuen, eta aktore ezagun bilakatu zen, bai Ingalaterran, bai Ameriketako Estatu Batuetan. Zineman eginiko lehen lanak ere aldi horretakoak dira. Henry King zinema-zuzendariak New Yorken ikusi zuen taula gainean eta The White Sister 1923ko filmerako deitu zuen, Lillian Gish ezagunaren parean lan egiteko. Arrakasta handiko lana izan zen. Colmanen itxura ederrak, antzezteko moduak eta sasoiko agertzeak (espezialistek gutxitan ordezkatzen zuten arriskua zekarten eszenetan), aktore erakargarri bihurtu zuten. Zinema mututik soinudunerako jauzia inongo trabarik gabe gainditu zuen, izan ere Colmanek ahots dotorea zuen.
1930ean bi izendapen jaso zituen gizonezko aktore onenaren Oscar sarietarako: Condemned eta Bulldog Drummond. Jarraiko urteetan film garrantzitsu askotan aritu zen: Raffles, The Masquerader, Clive of India, A Tale of Two Cities (1935), Under Two Flags, Zendako presoa (1937), Lost Horizon (1937), If I Were King (1938), eta The Talk of the Town (1942), besteak beste. 1947ko Oscar saria jaso zuen A Double Life filmean eginiko lanagatik.
Ronald Colman 1958ko maiatzaren 19an hil egin zen birikietako gaitz batek jota, 67 urte zituela.
Filmografia
aldatuTaula honetan ikus daitezke film bakoitzaren zuzendaria, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):
Erreferentziak
aldatu- Parker, John, editor, Who's Who in the Theatre, 10th edition revised, London, 1947, p. 437.
Kanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ronald Colman |
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |