Musika psikodeliko

Rock psikodeliko» orritik birbideratua)

Musika psikodelikoa, batzutan soilik psikodelia deitua, kultura psikodelikoaren eraginpean dauden musika estilo zabala barne hartzen duen generoa da, maiz droga psikodelikoen eraginpeko bizipena erraplikatu edo goraipatzen saiatzen da. 1960ko hamarkadaren erdialdera AEBetako eta Erresuma Batuko folk rock eta blues rock taldeek sortu zuten.

The Jimi Hendrix Experience taldearen Are You Experienced (1967) diskoaren estatubatuar azala, historian eragin handienetakoa izan duen rock psikodeliko taldea. Azala Karl Ferris artistak egin zuen.

Talde psikodelikoen sarri Mendebaldetik haratagoko kultura edo herrialdeen usadiozko musika-tresnak erabiltzen dituzte, bereziki Indiakoak. 1960ko hamarkadaren amaieraldera hippien kulturarekin loturik bere urrezko aroa bizi izan zuen, eta 1970eko hamarkadaren lehen erdialderan bere gainbehera hasi zen. Ordutik aurrera, musika psikodelikoak beste hainbat estilo eta generoetan eragina izan du, gainera talde psikodelikoek ere beren ikusmirak zabaldu eta beste estiloetara zabaldu dira, tartean rock progresiboa, krautrock, rock elektronikoa, jazz rock, heavy metal, glam rock, funk, electro eta bubblegum pop estiloak daude.

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu