Roberto Benigni
Italiako zinema
Roberto Benigni (Castiglion Fiorentino, Toskana, 1952ko urriaren 27a) italiar zinema- eta telebista-aktorea eta zuzendaria da, La vita è bella filma egiteagatik ezaguna.
Berak idatzitako, zuzendutako eta protagonizatutako film frankotan agertu da, maiz Nicoletta Brasci emazteak lagunduta. Italian ospe handi lortu du, eta azken urteotako aktore komiko hoberenetakotzat jotzen da. La Vita è bella filmari esker, nazioartean ere ezagun bihurtu zen: izan ere, Oscar sarietan Gizonezko aktore onenarena, kanpoko film onenarena eta soinu banda onenarena irabazi zituen. Geroztik, Asterix ekoizpen frantziarretan ere parte hartu du.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roberto Benigni |
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |