Ordiziako Gazta Txapelketa
Ordiziako Ardi Latxa Gazta Txapelketa Gipuzkoako Goierri eskualdeko Ordizia udalerrian urtero Euskal Jaien barnean irailaren bigarren asteazkenean ospatzen den gazta txapelketa da. Urteen poderioz Euskal Herrian ospe handiena bereganatu duen gazta txapelketa da. Lehiaketara soilik ardi latxa esnez ekoiztutako gaztak aurkeztu daitezke. Antolatzaileak Ordiziako Udala eta Idiazabalgo Gaztaren Kofradia dira.
Lehiaketan parte hartzen duen gaztaren erdia epaimahaiko epaileek dastaketa unean jan ohi dute, gazta irabazlea suertatu den erdia enkantera ateratzen da.
Historia
aldatuOrdizian burututako lehenbiziko gazta txapelketaren erreferentzia 1904ko irailean udalerri honetan ospatutako Euskal Jaietakoa da,[1] hartan irabazlea Zeraingo Frantzisko Maria Muñoz izan zen, eta 30 pezetako saria bereganatu zuen. Hona hemen lehen ekitaldi hartako sailkapena:
- Frantzisko Maria Muñoz, Zerain (Gipuzkoa). Eroslea: Ordiziako Udala. Saria: 30 pezeta.
- Martin Jose Irastorza, Zaldibia (Gipuzkoa). Eroslea: Ordiziako Udala. Saria: 20 pezeta
- Jose Antonio Elorza, Idiazabal (Gipuzkoa). Eroslea: Ordiziako Udala. Saria: 10 pezeta
1962ko irailaren 5etik aurrera Ordiziako Gazta Txapelketaren ospatzea urtero agiri ofizialetan erregistratu ohi da, honek ez du esan nahi aurreko garaietan lehiaketarik ospatu ez denik. Adibidez, 1950ean irabazlea Arabako Durrumako Santos Lopez artzaina izan zen, Ordiziako Udalak eskainitako 250 pezetako saria eta trofeoa irabazita, urte hartatik aurrera Gazta Txapelketa iraileko asteazkenean ospatu ohi da.
Halere, Ordiziako Gazta Txapelketaren gailentze eta ospearen gorakada 1973tik aurrera Ordiziako udaletxeko areto nagusian ospatzen hasi zenetik eman zen. Jada, 1974ean Txapelketaren Araudia idaztearekin batera behin-behineko bultzada izan zuen, data honetatik aurrera, lehiaketaren antolatzaileek Udalarekin adostuta artzainek artisau erara ekoitzitako Ordiziako Ardi Latx Gaztaren I. Txapelketa izen ofizialaz izendatzea erabaki zuten.
Datuak
aldatu- 1980: Euskal Sukaldaritza Berria osatu zuten sukaldarietako batzuk epaimahaiko kide bilakatu ziren, tartean Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Karlos Arguiñano eta Jose Juan Castillo.
- Urte honako berrikuntzen artean gazta irabazlearen enkantea (ordaindutako dirua Ordiziako Zaharren Egoitzako izan ohi da), denboraren poderioz txapelketari ospe handia eman dion ospakizuna. Lehenbiziko enkantean Juan Mari Arzakek gazta erdi irabazlearengatik 12.000 pezeta irabazi zituen.
- 1981: aurreko urteko txapelketaren arrakasta izugarria ikusirik, txapelketaren egoitza Ordiziako udaletxetik gaur egungo Beti Alai pilotalekura lekualdatu zen.
- 1984: Txapelketa nahiz Idiazabalgo gaztaren kalitatea hobetzeko asmoz, Ordizia Txapeldun lehiaketa sortu en, bertan urtetan zehar txapelketaren irabazleak izan zirenak bakarrik parte har zezaketen. Gaur egun, urtetan zehar irabazleak izan direnak parte hartzen dute, lehiaketa honek berezko araudia du.
- 1985: 95 artzain lehiatu ziren. Gaur egun, 80-90 artzainek parte ohi dute, euren izen ematea araudi zorrotz baten bidez burutzen da.
- 1990: Irailaren 4ean Ardi Latxa Gaztaren Txapelketa garatu, bultzatu eta hobetzeko helburuz Ordiziako Idiazabalgo Gaztaren Kofradia sortu zen.
- 1992: Juan Mari Arzak Arratibel sukaldaria Epaimahaiburu izendatua izan zen.
- 1995: Txapelketa informatizatu eta enkantea ordu arte erabat harrigarria zen 500.000 pezetako salneurrira iritsi zela berri eman zen.
- 1998: XXV. ekitaldi honetan txapelketa internet bidez aireratu zen. Enkantean gazta erdia 580.000 pezeta ordaindu zen.
Irabazleak
aldatuPalmaresa | |||||
Urtea | Irabazlea | Jatorria | |||
1904 | Frantzisko Maria Muñoz | Zerain (Gipuzkoa) | |||
1904- 1949 |
? | ? | |||
1950 | Santos Lopez | Durruma (Araba) | |||
1951- 1979 |
? | ? | |||
1980 | Jose Antonio Etxabe Barandiaran | Aralar-Konporta Zaldibia (Gipuzkoa) | |||
1981- 1995 |
? | ? | |||
1996 | Goiburu Gazta | Idiazabal (Gipuzkoa) | |||
1997 | Jesus Aranburu Urbieta | Idiazabal (Gipuzkoa) | |||
1998 | Jose Luis Perez de Albeniz | Egino (Araba) | |||
1999 | Juan Jose Aranguren eta Arantza Segurola Oiartzabal[2] |
Errizabal baserria, Legazpi (Gipuzkoa) | |||
2000 | Puerto de Munain, José Ramón Jauregi eta Maria Carmen Perez de Albeniz[2] |
Amondarain elkartea, Munain (Araba) | |||
2001 | Jose Ignacio Gonzalez de Heredia | Larrea (Araba) | |||
2002 | Mari Angeles Iñurrategi Arozena, Aranburu anaiak[2] |
Ondramuño baserria, Idiazabal (Gipuzkoa) | |||
2003 | Pascual Lopez de Uralde Ruiz de Azua[2] | Larrea (Araba) | |||
2004 | Angel Errazti Oñaderra[3][2] | Ardi Gazta Kooperatiba, Azpeitia (Gipuzkoa) | |||
2005 | Jesus Ansola Juaristi artzaina Ansola familia[2] |
Mausitxa baserria, Elgoibar (Gipuzkoa) | |||
2006 | J. Aranburu Elkartea, Aranburu anaiak[2] |
Ondramuño baserria, Idiazabal (Gipuzkoa) | |||
2007 | Jesus Ansola Juaristi artzaina Ansola familia[2] |
Mausitxa baserria, Elgoibar (Gipuzkoa) | |||
2008 | Ricardo Remiro artzaina | Eulate (Nafarroa) | |||
2009 | Jesus Ansola Juaristi artzaina Ansola familia[2] |
Mausitxa baserria, Elgoibar (Gipuzkoa) | |||
2010 | J. Aranburu Elkartea, Aranburu anaiak[4] |
Ondramuño baserria, Idiazabal (Gipuzkoa) | |||
2011 | Ricardo Remiro artzaina.[5] | Eulate (Nafarroa) | |||
2012 | Jon Etxeberria eta Puy Arrieta artzainak[6] |
Zeanuri (Bizkaia) | |||
2013 | Ricardo Remiro artzaina[7] | Eulate (Nafarroa) | |||
2014 | Felix Goiburu eta Mari Karmen Garmendia[8] |
Segura (Gipuzkoa) | |||
2015 | Jon Etxeberria eta Puy Arrieta artzainak[9] |
Zeanuri (Bizkaia) | |||
2016 | Joseba Intsausti Mujika[10]. | Ordizia (Gipuzkoa) | |||
2017 | Jose Luis Odriozola[11]. | Aia (Gipuzkoa) | |||
2018 | Kortaria gaztandegia[12]. | Lekaroz (Nafarroa) | |||
2019 | Julen Arburua, Kortaria gaztandegia[13] |
Lekaroz (Nafarroa) | |||
2020 | Patxi Lopez de Uralde[14] | Larrea (Araba) | |||
2021 | Eneko Goiburu[15] | Segura (Gipuzkoa) | |||
2022 | La Leze gaztandegia [16] | Ilarduia (Araba) | |||
2023 | Eneko Goiburu | Segura (Gipuzkoa) | |||
2024 | J. M. Jauregi eta Eli Gorrotxategi La Leze gaztandegia |
Ilarduia (Araba) |
Enkantea
aldatuEnkantearen bilakaera urtez-urte | |||||
Urtea | Eroslea | Salneurria | |||
1904 | Ordiziako Udala | 30 pezeta | |||
1950 | Ordiziako Udala | 250 pezeta | |||
1980 | Juan Mari Arzak (Arzak jatetxea) | 12.000 pezeta | |||
1981 | Jose Juan Castillo (Casa Nicolasa jatetxea) | 15.000 pezeta | |||
1982 | Errasti (Guria jatetxea) | 28.000 pezeta | |||
1983 | Pedro Subijana (Akelarre jatetxea) | 42.000 pezeta | |||
1984 | Evaristo García | 65.000 pezeta | |||
1985 | Zacarías Puente | 110.000 pezeta | |||
1986 | Sebastian Azpiri | 115.000 pezeta | |||
1987 | Bilore | 135.000 pezeta | |||
1988 | Quesos Aldanondo | 190.000 pezeta | |||
1989 | Bartolo jatetxea | 210.000 pezeta | |||
1990 | Egosari jatetxea | 260.000 pezeta | |||
1991 | Egosari jatetxea | 360.000 pezeta | |||
1992 | Patxi jatetxea | 385.000 pezeta | |||
1993 | Super Amara merkatalgunea | 390.000 pezeta | |||
1994 | Super Amara merkatalgunea | 450.000 pezeta | |||
1995 | Eluxeta sagardotegia | 500.000 pezeta | |||
1996 | La Barandilla merkatalgunea | 550.000 pezeta | |||
1997 | Pryca Olaberria (Varela) | 570.000 pezeta | |||
1998 | Pryca Olaberria (Varela) | 580.000 pezeta | |||
1999 | Super Matia merkatalgune | 600.000 pezeta | |||
2000 | Larzabal jatetxea | 550.000 pezeta | |||
2001 | Rabelll jatetxea | 610.000 pezeta | |||
2002 | Angel Uranga margolaria | 4.100 € | |||
2003 | Pottoka eta Martínez jatetxeak | 5.100 € | |||
2004 | Patxi erretegia (Liernia) | 12.100 € | |||
2005 | Hotel (Olaberria) | 6.000 € | |||
2006 | El Caserón jatetxea (Gasteiz) | 6.200 € | |||
2007 | Divinius Catering (Donostia) | 6.400 € | |||
2008 | Casa Eceiza (Tolosa) | 6.700 € | |||
2009 | Super Amara merkatalgunea (Donostia) | 12.000 € | |||
2010 | Dolarea hotel-jatetxea (Beasain) | 7.200 € | |||
2011 | Porrue jatetxea (Bilbo) | 7.300 € | |||
2012 | Catalana de Occidente (Bartzelona) | 7.400 € | |||
2013 | Bolintxo okindegia (Bergara) | 7.500 € | |||
2014 | Ampo kooperatiba (Idiazabal) | 13.050 €** | |||
2015 | Catalana Occidente (Katalunia) | 7.600 € | |||
2016 | Okeletxe (Gipuzkoa) | 8.000 € | |||
2017 | Carrefour (Olaberria) | 8.200 € | |||
2018 | San Sebastian Gastronomika (Donostia) | 8.750 € | |||
2019 | Beti Jai Berri (Donostia) | 9.000 € | |||
2020 | Tecnomoto (Donostia) | 9.200 € | |||
2021 | Hotel El Cisne (Zaragoza) | 9.400 € | |||
2022 | Bodegas Mitarte (Bastida) | 9.600 € | |||
2023 | Super Amara (Donostia) | 3.550 € | |||
2024 | Azkue Gourmet (Usurbil) | 5.000 € |
- Enkantean saldutako gazta erdi garestienaren errekorra**
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Concurso de quesos de Ordizia», Afuegoleento.com, 2000-01-26.
- ↑ a b c d e f g h i Ganadores de Ordizia. http://vinos.vinoseleccion.com/ (Gaztelaniaz)
- ↑ "...Esta cifra se ha quedado lejos del récord absoluto de la subasta que estableció en 2004 el Asador Patxi de Mutiloa, que pagó 12.100 euros, ...", Una pastelería paga 7.500 euros por la mitad del queso ganador en Ordizia. 2013ko irilaren 11. elmundo.es
- ↑ Un restaurante de Beasain paga 7.200 euros por el queso ganador en Ordizia. 2010eko irailaren 9a. elmundo.es (Gaztelaniaz)
- ↑ Un restaurante paga 7.300 euros por el queso ganador en Ordizia. El navarro Ricardo Remiro gana el primer premio en el XXXVIII Concurso de Queso de Ordizia. 2011ko irailaren7a. Eitb.com (Gaztelaniaz)
- ↑ El concurso de Queso Idiazabal de Ordizia, para un vizcaíno por primera vez. 2012ko irailaren a. Diariovasco.com (Gaztelaniaz)
- ↑ Ricardo Remiro eulatearraren gazta erdiagatik 7.500 euro ordaindu dituzte Ordizian. 2013ko irailaren 12a. Gara.net
- ↑ Pagan 113.050 euros por el queso ganador de la Feria de Ordizia. 2014ko irailaren 11. Eitb.com.
- ↑ [1]
- ↑ Joseba Intsaustik irabazi du Ordiziako gazta lehiaketa. Goierri.hitza.eus
- ↑ Aiako Jose Luis Odriozolak irabazi du Ordiziako gazta lehiaketa. Urolakosta.hitza.eus
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2018-09-05). «naiz: - 1» naiz: (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
- ↑ El queso de Julen Arburua, el mejor del año en Ordizia, 2019ko irailaren 11a, Diariovasco.com (Gaztelaniaz)
- ↑ Ostolaza, Paulo. «Larreako Patxi Lopez de Uraldek irabazi du Ordiziako Gazta Lehiaketa» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-09-11).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-09-08). «Eneko Goiburu segurarrak irabazi du Ordiziako gazta txapelketa» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-09-11).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-09-07). «La Lezek irabazi du Ordiziako 49. gazta lehiaketako sari nagusia» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).