Onikomikosi

azazkalen infekzioa, onddoek sortutakoa

Dermatologian eta podologian, onikomikosia[1] edo azazkaletako ezkabia[1] onddoek eragindako azazkaletako infekzio kroniko eta progresiboa da. Gehienetan dermatofitoek sortzen dute, eta gutxiagotan legamiek eta lizunek. Azazkaletako gaixotasunik ohikoena da.[2]

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Onikomikosi
Deskribapena
MotaMikosia
nail infection (en) Itzuli
Espezialitateainfektologia
dermatologia
Arrazoia(k)Trichophyton rubrum, Trichophyton interdigitale, Trichophyton tonsurans, Epidermophyton floccosum
Microsporum canis
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakciclopirox (en) Itzuli, itraconazole (en) Itzuli eta terbinafine (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10B35.1
GNS-9681.9
DiseasesDB13125
MedlinePlus001330
eMedicine001330
MeSHD014009

Onikomikosiak itxurari, lodierari eta koloreari eragin diezaieke modu anormalean, bai eskuetako bai oinetako azazkaletan, nahiz eta oinetako hatz lodiaren azazkala izan gehien kaltetzen dena.[3]

Trichophyton rubrum dermatofitoak (Trichophyton generokoa) eragiten du nagusiki, baina baita Trichophyton mentagrophytes eta Epidermophyton floccossumek ere.[3]

Microsporum, legamiak (Candida albicans pertsona immunosuprimituetan) eta lizun ez-dermatofitoak ere sor ditzakete. Gorputzeko beste eremu batzuetan, hala nola larruazalean, izterrondoan edo esku eta oinetan, organismo horiek eragina izan dezakete, eta oso ohikoa da eremu batetik bestera edo pertsona batetik bestera transmititzea.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]
  2. (Gaztelaniaz) Guerra, Aurora; González-Guerra, Elena. (2017). «Onicomicosis» Actualizaciones en Onicomicosis en Atención Primaria (Madril: Sociedad Española de Médicos Generales y de Familia): 25-40..
  3. a b (Ingelesez) Bodman, Myron A.; Krishnamurthy, Karthik. (2017ko ekaina). Onychomycosis. in: StatPearls. Florida: Treasure Island PMID 28722883..

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.