Niklas Luhmann (Lüneburg, Alemania, 19271998) alemaniar soziologoa izan zen.

Niklas Luhmann

(1989)
Bizitza
JaiotzaLüneburg1927ko abenduaren 8a
Herrialdea Alemania
HeriotzaOerlinghausen1998ko azaroaren 6a (70 urte)
Hobiratze lekuaLipperreihe
Hezkuntza
HeziketaFriburgoko Unibertsitatea
Bielefeldeko Unibertsitatea
Harvard Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaZientzia Politikoetan doktorea
habilitation (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakcyberneticist (en) Itzuli, soziologoa, unibertsitateko irakaslea eta abokatua
Enplegatzailea(k)Bielefeldeko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakG. Spencer-Brown (en) Itzuli, Humberto Maturana, Heinz von Foerster, Gilles Deleuze, Immanuel Kant, Georg Wilhelm Friedrich Hegel eta Edmund Husserl
KidetzaArteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaQ123632749 Itzuli

iTunes: 486792335 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Soziologia eta administrazio-zientziak ikasi zituen Harvard Unibertsitatean, eta ondoren Dortmund, Münster eta Bielefeldeko unibertsitateetako irakasle izan zen.

Luhmannek soziologiaren eta filosofiaren alorrean egin dituen lanen helburua da munduaren konplexutasun gehiegizkoa nabarmentzea eta argitzea, eta horretarako teoria sistema konplexu bat osatu zuen, gaur egungo gizakiaren arazoei erantzun orokorra eman nahi diena. Arnold Gehlen filosofoak eraginda, kanpoko mundua pisu moduko bat dela gizakiarentzat eman nahi du aditzera Luhmannek, eta mundu hori azaltzeko osatutako teoria berezi batek argituko duela soilik. Teoria horiek mundua erakunde konplexu bat bezala, aukera asko dituena, azaldu behar dute.

Gai horrez gainera, Luhmannek beste gai batzuk ere landu zituen, hala nola konfiantza gizartea eraikitzeko mekanismo gisa, eta boterea komunikazio-modu bezala.

Luhmanek liburu oso konplexuetan argitaratu zituen bere lanak. Nagusiak hauek ditu: Sistemen helburua eta arrazionaltasuna, Maitasuna grina gisa, Gizarte sistemak, Gizartearen zientzia eta Teoria orokor baten ildoak.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Niklas Luhmann  

Erreferentziak

aldatu