Lubb ibn Musa al-Qasaw ibn Musa ibn Furtun ibn Qasi (arabieraz: لب بن موسى بن موسى بن فرتون بن قازي بن فرتون‎, Lubb ibn Mūsà al-Qasawī ibn Mūsà ibn Furtūn ibn Qāsī ibn Furtūn; 820Viguera, 875eko apirilaren 27) Toledoko wali musulmana zen.

Lubb ibn Musa
Bizitza
JaiotzaAl Andalus, 820
HerrialdeaAl Andalus
HeriotzaViguera875eko apirilaren 27a (54/55 urte)
Familia
AitaMusa ibn Musa
AmaAssona Enekoitz
Seme-alabak
Haurrideak
Leinuabanukasitar
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Gurasoak

aldatu

Lubb ibn Musak edo Lubb ibn Muzak[1] Musa II.a Handia Banu Qasikoaren semea zen, IX. mendeko Ebro eskualdeko buruzagi eta Mahoma profetaren oinordeko zuzena[2]. Ama Asona Eneko baskoi printzesa zuen, Eneko Arista Iruñeko erregearen alaba.

Ezkontzak eta seme-alabak

aldatu

Lubb behin baino ez zuen ezkondu eta Ajab al-Balatiyya esklabo ezkondu. Hiru seme-alabak izan zituzten:

Lubb, musulman eta kristauen artean

aldatu

842an Abd ar-Rahman II.a Kordobako emir omeiarrak Harit ibn Bazi bere jenerala bidali zuen egun Aragoi den musulman eta kristauen arteko mugara Musa ibn Musa Tuterako waliaren matxinada bukatzeko. Armada kordobarrak Borja okupatu eta Lubb ibn Musa atxilotu zuten.

Hori zela eta, Lubb Kordobara gatibu bidalia da 844 arte. Garai hartan bikingoek Iberiar Penintsulako kostaldeak eraso eta Abd ar-Rahman II.ak Lubbi eskatu zion etorriberriak borrokatzea. Bikingoak irabazi eta gero Kordobara itzuli eta askatasuna berreskuratzea ez ezik Ajab al-Balatiyya izeneko esklabo lortu zuen.

Hurrengo urtean, Musa ibn Musa aita berriro altxatu, eta Lubbek, Galindo Eneko Eneko Aristaren semea eta osabarekin batera, Banu Qasi saldu eta emirren alde egin zuen.

Lubbek bitartekotza egin zuen aita Musa eta Muhammad emirra berriro adiskideak izan zitezen. Horri ezker, 859an Lubb Toledoko wali izendatu zioten. Kargua hartu eta berehala, Clavijon musulmanek porrot handia izan zutenez, Lubbek Ordoño I.a Asturiasko erregearen alde egin zuen: Ituna 866an Asturiasko erregea hil eta Alfontso III.a bere oinordekoarekin jarraitu zuen[3].

Kristauen menpeko gisa, musulmandarren lurraldeetan espedizio batzuetan hartu zuen parte. Behin Ibn Hamza aristokrata harrapatu eta Mutarrif eta Furtun anaien truke aldatu zuen, azkenak 860 urtetik gatibuak zirelako.

Banu Musakoen altxamendua

aldatu

871an Lubbek Arnedoko bere gotorlekutik altxatu zen Muhammad I.a Kordobako emirraren aurka. Anaien laguntza izan zuen aita Musa ibn Musa zuen lurralde guztiak berreskuratzeko: Lubb eta Ismailek Zaragoza, Mutarrifek Huesca eta Furtunek Tutera okupatu zuen. Kordoban berehala antolatu zen espedizio bat Muhammad I.a Kordobakoa emir berak zuzenduta eta Banu Tujibien laguntza zuena Banu Qasikoak menperatzeko.

Emirrak lehendabizikoz Toledon sartu eta gero Zaragozan. Lubben semea Muhammad ibn Lubb hiriaren defendatzaileak hiria utzi zuen Huescan aurpegia emateko. Emirrak Huescara ailegatu zenerako, ikusi zuen berari leiala zen Amrus ibn Umarrek Mutarrif ibn Musa atxilotu zuela.

Gero Ejea hartu eta Iruñeko barrutiak arpilatu zituen. Kordobara itzulita, Muhammad I.ak Mutarrif ibn Musa eta bere semeak ziren Muhammad, Musa eta Lubb gurutziltzatu zituen. Musa II.aren gainerako semeek elkar borroka eta eztabaidatzeari ekin zioten. Hori zela eta, Furtun eta Ismailek Arnedon Lubb eraso eta Viguerako gazteluan espetxeratu zuten.

Lubben heriotza

aldatu

875eko apirilaren 27an Lubb ibn Musa oreinak ehizatzera irten, eta arazo bat izan ondoren odol-hustua hil zen. Vigueran lurperatu zuten.

Genealogia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 14 or..
  2. (Ingelesez) Banu Qasien genealogia
  3. Cañada Juste, Alberto. (1980). Los Banu Qasi (714-924). 41 Vianako Printze Erakundea, 5-96 or..