Linz
Linz Austriako hirugarren hiri nagusia eta Austria Garaiko hiriburua da. Austrian iparraldean kokatuta dago, Txekiar Errepublikaren mugatik 30 kilometrora, gutxi gorabehera. Ia 205.000 biztanle zituen 2018an.
Danubio ibaiak hiria zeharkatzen du.
2009an, Europako kultura-hiriburua izan zen.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Linz) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 14.8 | 17.0 | 23.5 | 28.0 | 31.0 | 34.2 | 36.2 | 36.2 | 31.4 | 25.3 | 22.7 | 13.4 | 36.2 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 2.0 | 4.3 | 9.9 | 14.6 | 20.4 | 22.7 | 24.8 | 24.5 | 19.7 | 14.1 | 6.6 | 3.1 | 13.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -0.7 | 0.7 | 5.1 | 9.3 | 14.6 | 17.3 | 19.1 | 18.7 | 14.4 | 9.4 | 3.8 | 0.6 | 9.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -2.8 | -1.7 | 1.7 | 5.1 | 9.8 | 12.6 | 14.4 | 14.2 | 10.7 | 6.3 | 1.7 | -1.2 | 5.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -22.0 | -18.0 | -18.7 | -2.4 | -0.7 | 4.1 | 7.3 | 6.1 | 1.6 | -4.5 | -10.6 | -17.6 | -22.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 59.7 | 48.4 | 64.2 | 63.8 | 70.9 | 91.2 | 107.0 | 83.9 | 63.2 | 52.3 | 62.1 | 65.7 | 832.4 |
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) | 10.8 | 9.7 | 10.7 | 10.5 | 10.2 | 12.0 | 12.1 | 10.3 | 9.2 | 7.7 | 10.4 | 11.5 | 125.1 |
Elur egunak (≥ 1.0 cm) | 14.8 | 10.0 | 3.4 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 2.9 | 9.1 | 40.4 |
Eguzki orduak | 49.3 | 93.5 | 119.3 | 171.4 | 234.7 | 222.6 | 238.6 | 236.2 | 172.6 | 110.3 | 49.2 | 43.4 | 1741.1 |
Iturria: Central Institute for Meteorology and Geodynamics[1] |
Ondarea
aldatu- Hauptplatz edo enparantza nagusia: Erdian Pestsäule edo izurritearen zutabea dauka (Trinitate Santuaren zutabea), eta inguruan hainbat eraikin historiko garrantzitsuak: Udaletxe zaharra, Feichtinger etxea (kanpai ezagunekin), Kirchmayr eta Schmidtberger etxea edo zubi-burua, Arte Unibertsitatearen zati bat barne hartzen duena.
- Katedral zaharra edo San Inaziokoa. Eraikin barrokoa da, jesuitek egindakoa. Haptplatzen dago kokatuta.
- Katedral berria. Tenplu neogotikoa da, eta Austriako elizarik handiena.
- Mozarthaus: Bertan Wolfgang Amadeus Mozartek konposatu zuen hiru egunetan, 1783ko azaroan, 36. zenbakidun Sinfonia (Linz Sinfonia) eta 13. zki-dun Sonata pianorako.
- Pöstlingberg eliza eta tren geltokia. Mendiko trenbidea abiatzen da bertatik. Auzo horretan ere, Grottenbahn dago, kobazulo baten barruan doan trenbidea.
- Brucknerhaus: Kontzertu eta biltzar etxea.
- Landestheater eta Musiktheater antzokiak.
- Kremsmünsterer Haus: Alter Markt-en kokatuta, hirigune historikoan. Bertan hil zen Frederiko III.a enperadorea XV. mendearen bukaeran.
- Landhaus: Austria Garaiko gobernuaren egoitza.
Biztanleriaren bilakaera
aldatuYear | Population |
---|---|
1900 | 83.356 |
1951 | 184.685 |
1961 | 195.978 |
1971 | 204.889 |
1981 | 199.910 |
1991 | 203.044 |
2001 | 183.504 |
2006 | 188.968 |
2011 | 189.845 |
2015 | 197.427 |
Barrutiak
aldatuLinz 9 barruti eta auzotan banatuta dago. Honako hauek dira:
- Innenstadt: Altstadtviertel, Rathausviertel, Kaplanhofviertel, Neustadtviertel, Volksgartenviertel, Römerberg-Margarethen
- Waldegg: Freinberg, Froschberg, Keferfeld, Bindermichl, Spallerhof, Wankmüllerhofviertel, Andreas-Hofer-Platz-Viertel
- Lustenau: Makartviertel, Franckviertel, Hafenviertel
- St. Peter
- Kleinmünchen: Kleinmünchen, Neue Welt, Scharlinz, Bergern, Neue Heimat, Wegscheid, Schörgenhub
- Ebelsberg
- Urfahr: Alt-Urfahr, Heilham, Hartmayrsiedlung, Harbachsiedlung, Karlhofsiedlung, Auberg
- Pöstlingberg: Pöstlingberg, Bachl-Gründberg
- St. Magdalena: St. Magdalena, Katzbach, Elmberg
Irudi galeria
aldatu-
Hauptplatz.
-
Hauptplatz (2).
-
Katedral berria.
-
Pöstlingberg eliza.
-
Taubenmarkt, Landstrasse.
-
Brucknerhaus.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Klimadaten von Österreich 1971-2000 -Linz. Central Institute for Meteorology and Geodynamics (Noiz kontsultatua: 2012-09-06).
Kanpo estekak
aldatu- (Alemanez) Linzeko Udala
- (Ingelesez)(Gaztelaniaz) Linzen inguruko gida