Kristal-sistema tetragonal

Kristal-sarearen jatorrizko forman oinarri karratuko prisma duen kristal-sistema. Gela unitatearen ardatz horizontalek luzera bera dute, eta bertikala horiek baino motzagoa edo luzeagoa da. Hiru ardatzak elkarrekiko perpendikularrak dira.

Sistema tetragonala kristalografian dagoen 7 sistema kristalinoetako bat da. Sistema honen unitatea bere saretaren bektoreetan zehar luzatuta dagoen kuboa da, hau da, oinarri karratua duen prisma laukizuzena da.

Kristal tetragonalen adibidea, wulfenita

Sistema honetan bi Bravaisen sare osatzen dira: tetragonal sinplea eta tetragonal zentratua.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu