Kalkopirita
Kalkopirita burdinadun eta kobredun mineral sulfurikoa da. Bere osaera kimikoa CuFeS2 da.
Kalkopirita | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Minerala |
Formula | CuFeS2 |
Dana sailkapena | 2.9.1.1 |
Nickel-Strunz sailkapena | 2.CB.10a |
Sistema kristalino | Tetragonala |
Talde espazial | space group I-42d (en) |
Eponimoa | kobre eta Pirita |
Identifikazioa | |
Kolorea | Letoi kolorea, tindu purpura eduki dezake |
Gogortasuna Mohs eskalan | 3,5 |
Distira | Metalikoa |
Disolbagarritasuna | Disolbagarria HNO3-tan |
Kobrearen mearik garrantzitsuena da, eta haren iturri nagusia. Horia izan ohi da eta maiz piritarekin eta beste zenbait sulfurorekin batera agertzen da. Kobrearen lehengairik garrantzitsuetakoa da. Batzuetan urrea, zilarra edo pirita izaten du barnean.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |