Immunoezabatzaile
(«Immunosupresore» orritik birbideratua)
Immunoezabatzailea edo immunosupresorea immunitate-sistemaren jarduera modulatzeko edo gutxitzeko erabilitako sendagai-mota oro da.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Bi arlo nagusitan erabiltzen dira gaur egun, alde batetik, autoimmunitatearekin lotutako gaixotasunak (Lupus, Crohn eta abar) tratatzeko eta, bestetik, organo baten transplantea egin ondoren horren arbuioaren aurreneurri gisa.
Motak
aldatuKortikosteroideak immunoezabatzailerik zabalduenak dira, baina ez ahalmen handiena dutenak. Indar handiagorekin ondorengo sendagaiak ditugu: Antigorputz monoklonalak, Azatioprina, Interferoiak, Metotrexato, Mikofenolato, Tacrolimus, Ziklofosfamida eta Ziklosporina.
Kanpo-estekak
aldatu- (Ingelesez)Immunoezabatzaileak MeSH-en