Askegune

Herri harresia» orritik birbideratua)

Askegunea Espainiako Auzitegi Nazionalak ETAren laguntzailetzat (edo ETAren aldeko apologia egiten dutenen aurka[1]) jo zituen talde politikoetako kide izateagatik atxilotzeko agindu zuen pertsonei herritarren babesa eta atxikimendua agertzeko erresistentzia zibileko ekintza zen.

Donostiako askeguneko irudi bat.

Ekintza hauek, era baketsuan eta desobedientzia zibila erabiliz, Euskal Herriko ezker abertzaleak antolatu izan zituen, gune jakin batean poliziak atxilotu nahi zuen pertsonaren inguruan modu masiboan bilduta herri harresia osatuz.

Dena da ETAren politikaren ondorioz zigortutako pertsona hauen aldeko Askeguneak gehien bat 2013-2015. urteetan erabili izan ziren.

Kronologia

aldatu

2013ko maiatza: Ondarroako askegunea

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Urtza Alkorta»

2013ko urria: Iruñeko askegunea

aldatu

2013ko urriaren 13an eta 14ean izandako herri harresia, Luis Goñi gaztearen atxiloketa eragozteko.

2013ko azaroa: herri harresien inguruko dokumentala

aldatu

Herri harresien esperientzia kontatuko zuen dokumentala abiatu zuen Eleak mugimenduak[2]: Desobedientzia, elkartasunetik konpromisora!. Crowdfunding bidez finantzatu nahi zuten eta horretarako 8.000 € aurrikusi zituzten. Helburua zen “agerian uztea errepresioaren izaera politikoa eta honek zein eragin zuen hauek pairatzen zituztenengan. Nola eragiten zuen giza harremaneta eta garapen pertsonalean inkomunikazioak, torturak, behin behineko kartzelaldiak edo urteetan epaiketa baten zain egoteak. Baita epaiketa eta atxiloketa hauei erantzuteko herritarrek hartutako konpromiso jarrerak ere".

2013ko abendua: herritarren babesa

aldatu

2013ko abenduaren 9an, Segiren kontrako epaiketara aurkeztu ez zirenetik ezkutuan dauden lau gazteen eta gainerako auziperatuen deialdiari erantzunez ehunka lagunek hartu zuten parte Durangoko kaleetan barna egin zen martxa desobedientean.

Maskaraz estalita eta kamiseta laranjak soinean herritar askok babesa eman zieten Madrilgo Auzitegi Nazionalera deklaratzera joateari uko egin zioten Irati Mujika, Idoya Iragorri, Goizane Pinedo eta Unai Ruiz gazteei. Ezkutuan diren lau gazteak publikoki agertu eta berriz desagertzen ibili ziren azken bi hilabeteetan. Horietatik bi, Goizane Pinedo eta Unai Ruiz, Durangoko Azokan izan ziren hainbat lagunez inguraturik[3].

2014ko urtarrila: Gasteizko desobedientziaren aldeko martxa

aldatu

2014ko urtarrilaren 18an, Gasteizen Goizane Pinedo eta Unai Ruiz 'Pou' atxilotu zituenErtzaintzak desobedientziaren aldeko martxa baten ostean etxebizitza bateko leihoan kateatuta agertu ostean[4]. Ehunka pertsonaren babesa izan zuten. Goizane Pinedok eta Unai Ruizek Auzitegi Nazionalean deklaratzeari uko egin zioten, eta ezkutatu egin ziren Irati Mujika eta Idoya Iragorrirekin batera. Desobedientziaren aldeko hautua egiten zutela adierazi zuten. Epaiketak otsail hasierarako amaitzea espero zen.

Atxiloketak gertatu baino lehenago Hala Bedik elkarrizketatu zituen bi gazteak. "Ez dugu Auzitegi Nazionala onartzen, salbuespen-auzitegia den heinean", azaldu zuten Gasteizko bi gazteek Hala Bedi irratian. "Desobedientziaren bidez kalea astindu nahi genuen, herria mugiarazi, errepresioa azaleratu... Ez dakigu desobedientziaren bideak nora eramango gaituen, baina obedientziarenak bai: Auzitegi Nazionalera, espetxera. Agian desobedientziarenak ere hara eramango gaitu, baina borrokaren, herri aktibazioaren ondorioz izango da".

Helburuetako bat jendea "aktibatzea" zela esan zuten, eta neurri batean lortu zuteka, ezkutuan ziren bitartean han-hemenka egindako agerraldien bidez, esaterako. "Jendearentzat txutea da zurekin hitz egin ahal izatea, besarkadak trukatzea... Horregatik azaldu gara jendaurrean: jendeari desobedientziaren inguruko azalpenak emateko, herria aktibatzeko. Ezkutuan geundenon lauon artean elikatu dugu dinamika hori". Ia 100 egun eman zituzten ezkutuan, hainbat herritarren etxeetan gordeta.

2009an ere atxilotu zituzten Segiko kide zirela egotzita. Poliziak haien etxeetara joan zireneko uneak benetan gogorrak izan zirela esan zuten, baita ondoren sufritutakoak ere. Tratu txarrak jasan zituztela salatu zuten, haien aurkako froga gehienak "torturapean" lortu zituztela. Hamasei hilabete eman zituen espetxean Ruizek, ia urtebete Pinedok[5].

2014ko urtarrila: desobedientziaren aldeko Gasteizko giza katea

aldatu

Urtarrilaren 25ean Gasteizen egin zuten giza katea. Epaiketa politikoen amaiera eta eskubide zibil eta politikoen errespetua eskatzeko, 3.000 pertsona baino gehiago eskuz esku lotu ziren hiriko hainbat gunetan: epaitegietan, udaletxean, Legebiltzarrean, Gobernu rdezaritzan, eta azkenik Foru Plazan, Gasteizko jendarteari desobedientziarako deia eginez[6].

2014ko urtarrila: Sestaoko Desobedientzia Eguna

aldatu

2014ko urtarrilaren 25ean, Sestaon, Idoya Iragorri ezkutuan zen gazte auziperatua Sestaon agertu zen bere alde antolatutako Desobedientzia Egunean eta Ertzaintzak atxilotu zuen[7].

Herriko udaletxean agertu zen gaztea eta esku bat eraikineko atera kateatu zuen. Ertzaintzaren furgonetak agertu ziren jarraian eta katea hautsita atxilotuta eraman zuten. Iragorriri babesa ematera azaldutako herritarrei bultzaka aritu ziren polizia autonomikoko agenteak.

2014ko martxoa: desobedientzian sakontzeko topaketak

aldatu

Donostiako AskeGunea osatu zela lehen urteurrena betetzear zela, Libre Topaketak 0.1 antolatu zituzten Donostian[8]. Hausnarketa, formakuntza eta eztabaida saio kolektiboa antolatu zuten. Beren hitzetan, “donostiarrek eskubide zibil eta politikoen alde duten konpromisoaren islatzeaz gain, gure artean gero eta aipatuagoak diren konpromisoa, desobedientzia zibila, herri erresistentzia edota konfrontazio demokratikoa nola ulertu eta bideratu nahi ditugun elkarrekin hausnartzea proposatzen dugu, gure arteko formakuntzaren saio kolektiboa burutuz”. Ekimen nagusiak hiru izan ziren:

  • Donostian dauden eragile sozialen azoka.
  • Konpromisoen hitzarmena edo desobedientzia hausnarketa markoa. Hau egiteko, desobedientzia mugimendua indartzeko konpromisoen hitzarmena dokumentua banatu zitzaien herritarrei, hauen ekarpenak biltzeko.
  • Askekanpada.

2014ko iraila: Loiolako askegunea

aldatu

Irailaren 21ean, Loiolan ehunka herritarren babesarekin 28 gazte auziperatuek adierazi zuten batzuek ez zirela irailaren 22an hasiko zen epaiketara joango. AskeGunea osatzera dei egin zuten eta prentsaurrekoa amaitu eta berehala auzolanean gunea prestatzen hasi ziren. Jazint Ramirez auziperatuetako batek hitza hartu zuen eta egoera azaldu zuen. Auziperatu batzuk Madrilera joan ziren, beste batzuk ez. Irailaren 22ko goizean jakinaraziko zuten nor ziren planto egin zutenak[9].

Bien bitartean, epaileak bertan behera utzi zuen Segiko ustezko kideen kontrako epaiketa. Auzipetuek epaiketaren erdian kartel batzuk erakutsi zituztenean hartu zuen erabakia Murillo epaileak. 28 auzipetuetatik 23 bertaratu ziren auzitegian, eta gainerakoak atxilotzeko agindua eman zuten.

Irailaren 22an, prentsaurreko baten bitartez auziperatuek jakinarazi zuten Irati Tobar, Jazint Ramirez, Imanol Salinas, Igarki Robles eta Xabier Arina Loiolako Askegunean geratzeko hautua egin zutela, epaituak izateari uko eginez. 19:12etan Ertzaintza hasi zen Herri Harresia desegiten. Mozorrotuta egon zen ordea jendea, eta identifikatzeko banan bana maskaragabetu behar izan zituztenez, hiru ordu iraun zuen operazioak. Bostak atxilotu eta Madrilera eraman zituzten arren, eskilaretan luze jarraitu zuten harresiko kideek[9].

2014ko urria: Deustuko askegunea

aldatu

2014ko urriaren 11ean, Urtzi Martinez eta Jon Telletxea ez ezik, gutxienez beste hiru lagun atxilotu zituen Ertzaintzak Deustuko Askegunean. Herri harresia ez zela izango hamaika aldiz errepikatu zuten deitzaileak (Grebalariak Aske mugimenduak), baina poliziaren lana errazteko ere ez zeuden Deustun bildutako ehunka pertsonak. Goiz osoa iraun zuen elkartasunezko ekimenaren ostean, azkenik, 13:45ean azaldu dira Martinez eta Telletxea euren sorterriko San Pedro plazara. Kioskoko teilatura igo, eta handik jaitsi ziren, euren kasa eta txalo artean, ordubete inguru geroago[10].

2014ko abendua: Gernikako askegunea

aldatu

2014ko abenduaren 13an, Jone Amezaga Gernikan azaldu zen, 18 egun ezkutuan egin ostean. Gernikara joateko deia zabaldua zuten bere kasua salatzeko sortu zuen mugimenduak. Amezagari libre bizitzeko aukera emateaz gain, “datozen epaiketa politikoetan auziperatutakoek ere aukera hori izan dezaten” eskatu zioten jendarteari. Eskerrak eman zituzten jasotako babesagatik eta Ertzaintzaren jarrera salatu zuten. Desobedientziarako deia ere egin zuten Gernikan[11]

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.