Guy Fawkes
Guy Fawkes (1570eko apirilaren 13, York – 1606ko urtarrilaren 31, Westminster, Londres) ingeles azpikari katoliko bat izan zen. Guido Fawkes ezizenez ezaguna ere bada, Herbeheretan Espainiako Armadaren alde borrokatzen ari zelarik bereganatutako ezizena izan baitzen.
Guy Fawkes | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | York, 1570eko apirilaren 13a | ||
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma | ||
Heriotza | Westminster, 1606ko urtarrilaren 31 (juliotar egutegia) (35 urte) | ||
Heriotza modua | heriotza zigorra: cervical fracture (en) | ||
Familia | |||
Aita | Edward Fawkes | ||
Ama | Edith Jackson (Blake) | ||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | St Peter's School (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra eta soldadua | ||
Parte-hartzailea
| |||
Zerbitzu militarra | |||
Gradua | jeneral | ||
Parte hartutako gatazkak | Laurogei Urteko Gerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
1605. urteko Bolboraren konspirazioaren antolatzailea izateagatik ezaguna da. Konspirazio honek porrot egin eta Fawkes preso hartu zuten, hurrengo egunetan galdeketatua eta torturatua izan zelarik. 1606ko urtarrilaren 31an urkatu egin zuten.
Usadioa
aldatuErresuma Batuan urtero azaroaren 5ean Guy Fawkes Night, Guy Fawkes Day, Plot Nigh, Plot Night edo Bonfire Night delako jaieguna ospatu ohi da, bertan Guy Fawkesen panpinak sutan erre ohi dira.
Bitxikeriak
aldatu- Guy Fawkes azpikaria Alan Moore eta David Lloydek sortutako "V" komikiaren pertsonaia nagusia sortzeko oinarri nagusia izan zen, baita ondorengo V for Vendetta filmarako ere.
- Fallout 3 bideo-joko pertsonaietako bat Guy Fawkesen oinarritua dago.
- Interneteko zentsura eta politika transparentziaren aldeko borroka aldarrikatzen duen Anonymous taldeak Guy Fawkesen mozorroa ikurtzat erabili ohi du.
Iruditegia
aldatu-
Guy Fawkes azpikaria Jakue I.aren aurrean.
-
Guy Fawkes Night jaia.
-
Guy Fawkesen mozorroa.
-
Guy Fawkes Night jaia.
-
Guy Fawkesen mozorroa daraman lagun talde bat, 2013ko Beasaingo jaietan. Pankartan, testu hau jarri dute: «Herriak ez die agintariei beldurrik izan behar, agintariek izan behar diote herriari».
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guy Fawkes |