Artikulu hau al-Andaluseko erresumari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Granada».

Granadako Erresuma, Granadako Nazari Erresuma edo Granadako emirerria (arabieraz: إمارة غرﻧﺎﻃﺔ‎, Imarat Gharnāṭah) lehendabizi erresuma "andalustar"ra izan zen eta, geroago, kristaua. Hiriburua Granadako hirian zuen eta erresumako azken erregea Boabdil izan zen, 1492ko urtarrilaren 2an Errege-erregina Katolikoek garaitu zuten arte.

Granadako Erresuma
1238 – 1492
Erresuma
Granadako Erresumako bandera

Granadako Erresumako armarria

Geografia
HiriburuaGranada
Azalera24.000 km²
Kultura
Hizkuntza(k)Arabiera
ErlijioaIslama
Historia
Aurrekoa
Inperio Almohadea
Ondorengoa
Gaztelako Erresuma
Nasrietako erreinuak Granadan egindako dirham.

Arabiar eta berbereak iberiar penintsulara iristean, kokaleku judu bi zeuden, Iliberis (Elvira) eta Granata izenekoak. Arabiarrek lekuari Garnat Al-Yahud (اليهود) (juduen granada) izena eman zioten.

Historia

aldatu

1238. urtean Muhammad ibn Nasr, Al-Hamar Gorria (الحمر) ezizenez ezaguna, Granadara iritsi zen eta Haizearen Oilarraren Jauregia (ondoren Alhambra izanen zena) okupatu. Bera izan zen nazarien dinastiaren fundatzailea (horregatik Erresumari Granadako Nazari Erresuma ere baderitzo). Dinastia honek hogei sultan izan zituen. Hasieran erresuma hau Gaztelako errege-erreginen adiskidea izan zen, nahiz eta denborak aurrera egin ahala, eta Granadako Erresumaren ahuleziaren ondorioz, tributuak ordaindu behar izan zizkion independentziaren truke.

Nasri dinastiako azken erregea Abu Abd Allah (Boabdil) izan zen. 1492an Errege-erregina Katolikoen armada Granadako ateetara iritsi zen, gaurko Santa Fe herrira. Boabdilek Errege-erregina Katolikoekin negoziatu eta Erresumaren errendizioa onartu zuen: hiria entregatu zuen bertako biztanle musulmanen ohitura eta usadioak errespetatzearen truke. Boabdilek eta bere gorteak, herritar ugarirekin batera, Granadatik alde egin zuten iparraldeko Afrikako lurralde islamiarretara. Handik gutxira, Errege-erregina katolikoek akordioa urratu eta musulmanen aurkako errepresioari ekin zioten.

Errege-erregina Katolikoak Granadara sartzearekin batera, erresuma Gaztelako Koroaren erresuma bilakatu zen.

Granada ematea

aldatu

«Uztaila, abuztua, iraila, urria eta azaroa igaro ziren, baina mairuek ez zuten erresuma eman nahi. Abenduan, ia ez zuten janaririk, eta itun bat egiteko eskatu zieten errege-erreginei. Erregeak eta mairuek abenduaren 30ean egin zuten ituna. Itun horren arabera, mairuek eta Babdili erregeak (Boabdil) gotorleku guztiak eta Alhambra eman behar zizkioten Fernando erregeari, eta hark beren legeekin jarraitzen utzi behar zien. Itun horrekin bat etorri ziren denak, eta errege-erreginek beste baldintza eta kapitulu batzuk ere ezarri zituzten: nahi zutenean, eta pasatzen utz ziezaietela; haiek, berriz, kristau gatibu guztiak eman behar zituzten (...).

Errege-erreginak (...) Alhambra hartzera joateko prestatu ziren. Urtarrilaren bian, astelehena, irten ziren errege-etxetik, tropel handi batekin, eta gudaroste guztiak ordenan zituztela. Alhambra ingurura iristean, Muley Babdili errege mairua irten zen, zaldun mairu ugari lagun hartuta, giltzak eskuetan zituela, zaldi baten gainean. Zalditik jaitsi nahi izan zuen, erregeari eskuan muin emateko, baina erregeak ez zion utzi zalditik jaisten, ez eta eskua ematen ere. Errege mairuak besoan muin eman eta giltzak eman zizkion.»


"Errege-erregina katolikoen erregealdiaren memoriak", Andrés Bernáldez batxilerrak idatziak.

Lurralde-mugak

aldatu

Granadako Erresumak -sortu zenean- gaur egungo Jaénen zati bat, Sevillako beste zati bat, Kordoba, Cádiz, Almería, Málaga eta Granada biltzen zituen barnean. Bere eragin eremua, hala ere, gutxituz joan zen, eta XV. menderako soilik Almería, Málaga eta Granadara mugatzen zen.

Granada Europako hiririk aberatsenetariko bat bilakatu zen eta bertan 50.000 bat lagun bizi ziren.

Zeta-ekoizpena

aldatu

Zeta izan zen nazarien ekonomiaren produktu nagusia. Zetaren kalitatea kontuan hartuta, Almeriakoa zen kalitate onenekoa. Zeta hori toki hauetan ekoizten zuten, batez ere: Alpujarran, Almeria hiriburuan eta bertako ibaian, Fiñanan, eta Andara, Alboloduy, Marchena eta Lúchar barrutietan. Zeta hazkuntza zeritzen serikulturako lehenengo urratsei: hau da, beldar-hazkuntzari eta kuskuak matazetan iruteari. Zeta-hazkuntza lan osagarria zen nekazarienztzat eta aparteko diru-sarrerak ematen zizkien.

Beldarrak haztea zen lehenengo prozesua. Beldarreek masustondo-hostoak jaten zituzten. Masustondoak oso ondo egokituta zeuden lurralde horretako ingurunera. Apirilean hasten ziren emakume taldeak masustondo-hostoak biltzen. Beldarrak ogi-ontzi zeritzen koltzazko kutxetan zaintzen zituzten. Kutxa horiek etxeko goiko geletan hartzen zituzten, gela horiek izaten baitziren etxeko gelarik lehor eta aireztatuenak.

Garcia Gámez, F.: "Zetaren lanketa"

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Al Andaluseko historia
Musulmanen konkista (711-732)
Kordobako Omeiatarrak (756-1031)
Lehenengo taifa aldia (1009-1106)
Almorabideen agintea (1085-1145)
Bigarren taifa aldia (1140-1203)
Almohade Kaliferria (1147-1238)
Hirugarren taifa aldia (1232-1287)
Granadako Emirerria (1238-1492)