Gebarako gaztelua
- Artikulu hau hondatutako gazteluari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gebara (argipena)».
Gebarako gaztelua Arabako ipar-ekialdeko gaztelu bat izan zen, Gebara herritik gertu kokatua, Barrundia udalerriaren barnean, Zadorra ibaiaren alboko muino batean, Gasteiz hiriburutik 15 kilometro ekialdera. Gaur egun, gazteluaren hondakinak baizik ez dira geratzen, XIX. mendean eraitsi baitzuten.
Gebarako gaztelua | |
---|---|
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Barrundia |
Koordenatuak | 42°53′57″N 2°30′06″W / 42.89913°N 2.50164°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XV. mendea |
Suntsiketa | 1839ko azaroaren 30a |
Arkitektura | |
Ondarea | |
82 | |
Gotorleku hau pribatua izan da beti. Eraikuntzaren inguruko aipamenak egin zituen Lope Gartzea Salazarrek eta antzinako gebaratarren egoitza funtzioa izan zuen, baita Gebarako Markesa eta Oñatiko Kondeen bizilekua ere, baina XIV. menderako saldua izanaren aipamen dokumentala badago.[1] Lehen Karlistaldian, karlisten agiritegia eta biltegia izan zen gaztelua; karlistek gerra galdu ondoren, 1839ko azaroaren 30an arratsaldeko ordu biak aldera 288 arroba bolboraz eraitsi zuten kristinatar irabazleek.
Iruditegia
aldatu-
Gazteluaren irudia, kristinatarrek suntsitu aurretik.
-
Gazteluaren hondakinak, Arabako lautadaren gainean.
-
Hondakinak, hurbilagotik ikusita.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Arrieta Valverde, Antton.-Euskal Herriko gazteluak: Araba. Donostia: inp. Leitzaran Grafikak, 2018. orr, 52-56. ISBN 978-84-09-05418-3
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Araba |